Sail Ofizialeko pelikularik onenari epaimahaiak emandako saria
- “HOST” Rob Savagek zuzendua, bizi dugun egoera berrira egokituz online izua asmatzen eta oso film fresko eta dibertigarria sortzen jakiteagatik, eta, gainera, hori sortu duen egoera pandemikoa ahazten laguntzeagatik.
Sail Ofizialeko pelikularik onenari ikusleek emandako saria.
- “JESUS SHOWS YOU THE WAY TO THE HIGHWAY” Miguel Llansók zuzendua.
Sail Ofizialeko film luzeen gidoirik onenari Asociación de Guionistas Vascos – Euskal
Gidoigileen Elkarteak emandako saria
- “BOY MEETS GUN” Joost van Hezikek zuzendua, komedia beltzena drama emozionalenarekin orekatzeko orduan lortu duen arrakastarengatik, eszentrikoak izan arren oso gizatiarrak diren pertsonaien mosaikoa osatuz.
Sail Ofizialeko zuzendari berritzaileenari FAS Zineklubak emandako saria
- “JESUS SHOWS YOU THE WAY TO THE HIGHWAY” Miguel Llansók zuzendua, hainbat formatu eta aspect ratio erabiltzeagatik eta ahots-bikoizketaren baliabideari ematen dion
“itzulerarengatik”, film paregabea eta berritzailea eginez, ez bakarrik narrazioari dagokionez, baita arlo teknikoari dagokionez ere.
Panorama FANTastikoa Saileko film luzerik onenaren saria
- “ZERØ” Iñaki Sánchez Arrietak zuzendua, zuzendariak ikusleak unibertso fantastiko baten barruan jaurtitzen dituen moduarengatik, zaharra izan arren inoiz ahaztu ez den The Twilight Zone lanaren bidetik.
FANTrobia Saria
- GALDER GAZTELU-URRUTIA
Sail Ofizialeko film laburrik onenari epaimahaiak emandako saria
- “O.I.” N`cee Van Heerdenek zuzendua, oso argumentu originalean, zuzendaritza bikainean eta interpretazio nabarmenean oinarrituta, ideien jatorriari buruzko hausnarketa zorrotza egiteagatik.
Sail Ofizialeko euskal film laburrik onenari epaimahaiak emandako saria
- “MODA” Imanol Ortizek zuzendua, pertsonok integratuta sentitzeko edozer gauza egiteko prest egotean oinarrituta beldurra irudikatzen duen istorioa kontatzeagatik. Gainera, generoak urteetan zehar galdu duen biluztasuna berreskuratzen du, formaren ikuspegitik oso ausarta den film laburrean.
Sail Ofizialeko film laburrik onenari ikusleek emandako saria
- “MALDITA” Suso Imbernónek eta Juanjo Moscardó Riusek zuzendua.
Panorama FANTastikoa Laburrean saileko film laburrik onenari epaimahaiak emandako
saria
- “LA ÚLTIMA NAVIDAD DEL UNIVERSO” David Muñozek eta Adrián Cardonak zuzendua, bere tonu ganberroarengatik, Mad Max sagari dion maitasunarengatik, hurrengo Gabonetan zelan egongo garen asmatzeko duen gaitasunarengatik eta efektu berezien eta makillajearen hedapen harrigarriarengatik.