EVER AFTER (ENDZEIT)

2018 · Carolina Hellsgård · Alemania - Germany · 90 min

Atala: Atal Ofiziala


maiatzak 4 / 10:00 · maiatzak 4 / 18:00etan Azkuna Zentroa Auditorioa

Sinopsia

Vivik eta Evak euren indarrak batu behar dituzte, ezinbestean. Bizirik dauden hildakoen kontra borrokatzen diren bitartean, euren iraganeko deabruei ere egin beharko diete aurre. Vivik bere ahizpa txikiari zer gertatu zitzaion jakin gura du, modu batean edo bestean, eta Evak berriro hastearekin egiten du amets, atzean utzi duen Weimar komunitate zanpatzailean betetzen zuen hiltzaile izaeratik urrun. Bien bidaia apokalipsi handi eta ederrean ematen da; gizakiak dagoeneko desagertu direnez, natura ari da guztia menderatzen. Baina naturak ez du mugarik eta, denbora asko igaro aurretik ,bi neska gazteek errealitate berri eta fantasiazkoari egin beharko diote aurre.

Carolina Hellsgård

Suedian jaiotako Carolina Hellsgård idazle eta zuzendari gisa ari da lanean Berlinen. Baliabide esperimentalen diseinua ikasi zuen Berlingo University of Arts izenekoan, eta zine zuzendaritza eta gidoien idazketa Los Angeleseko Cal Arts ikastetxean. Hellsgård-en filmak nazioarteko zine jaialdi askotan eskaini eta saritu dira, Berlinalen besteak beste. Une honetan, bere hurrengo film luzean ari da lanean, Sunburned.

  • Zuzendaria / Carolina Hellsgård
  • Gidoia / Olivia Vieweg
  • Ekoizpena / Ingelore König
  • Musika / Franziska Henke
  • Montaketa / Julia Oehring, Ruth Schönegge
  • Aktoreak / Marco Albrecht, Trine Dyrholm, Gro Swantje Kohlhof, Maja Lehrer, Barbara Philipp, Yûho Yamashita