EN LA BOCA DEL MIEDO FANT MAISUAK
EN LA BOCA DEL MIEDO
1994 · John Carpenter · EE.UU · 95 min
Atala: FANT MAISUAK
azaroak 11 / 16:15etan -
Aseguru-etxe bateko detektibe batek beldurrezko eleberri idazle baten desagerketa ikertu behar du. Hasteko, desagertutako idazlearen liburuek jarraitzaileengan duten eragina inspiratzailea baino gehiago ere badela ikusiko du.
Carthagen, New Yorken, jaio zen 1947an, eta zinearen historiako genero zuzendari garrantzitsuenetakoa da. 1974an Dark Star lanarekin debutatu ondoren, Assault on Precinct 13 (1976) bere hurrengo filmak arreta deitu zuen, eta mundu mailan Halloween (1978) filmak eman zion ospea, txarteldegiko lan arrakastatsua eta “slasher” izenekoaren zutabeetako bat. 80ko eta 90eko hamarkadetan jadanik, dagoeneko erabateko klasiko bilakatu diren zenbait film egin zituen: The Fog (1980), Escape from New York (1981), The Thing (1982), Christine (1983), Big Trouble in Little China ( 1986), They Live (1988), Village of the Damned (1995) edo Vampires (1998).
- Zuzendaria / John Carpenter
- Gidoia / Michael De Luca
- Ekoizpena / Sandy King
- Musika / John Carpenter, Jim Lang
- Montaketa / Edward A. Warschilka
- Aktoreak / Sam Neill, Julie Carmen, Jürgen Prochnow, David Warner, John Glover, Bernie Casey, Peter Jason, Charlton Heston, Frances Bay