EL TERROR LLAMA A SU PUERTA (NIGHT OF THE CREEPS)

1986 · Fred Dekker · AEB – EE. UU. - USA · 89 min

Atala:


maiatzak 4 / 22:15etan Azkuna Zentroa Auditorioa

Sinopsia

Organismo estralurtar arriskutsu bat Lurrera heldu da. Ahotik sartu ondoren biktimaren burmuinera heldu eta benetako zonbi bilakatzen duten espazioko bareak dira.

Fred Dekker

Fred Dekker San Franciscoko badia inguruan jaio eta hazi zen, eta bertan 8 mm-ko filmak errodatzen hasi zen 12 urte zituela. Los Angeleseko Kalifornaiko Unibertsitatean graduatu ostean, bere lan ibilbidea ondoren hiru sekuela sortu zituen beldurrezko House, una casa alucinante (1986) komedia ezagunerako istorioarekin hasi zuen. El terror llama a su puerta (1986) lehenengo film luzea idatzi eta zuzendu ondoren, umetan hainbeste maite zituen Universal etxeko munstroen filmei eskainitako omenaldiarekin jarraitu zuen: Una pandilla alucinante (1987, Shane Black-ekin batera idatzitakoa).
1991n, Denzel Washington protagonista izan zuen Ricochet thrillerrerako eta akziozko Agente juvenil komediarako jatorrizko gidoia idatzi zuen, azken hori Richard Griecorekin batera.
Fredek HBO kanaleko Historias de la cripta saileko zenbait saio idatzi eta zuzendu zituen (1989-1996) eta RoboCop 3 (1993) ere zuzendu zuen, Frank Miller komikiaren legendarekin batera idatzitakoa. 2001ean Star Trek: Enterprise telesaioaren ekoizpen kontsultore izan zen eta Shane Blackek zuzendutako Predator (2018) lanaren idazleetako bat ere izan zen.
Freden lanak Drakula Kondearen Sozietatearen, Saturno Sarien, Rondo Sarien eta Bruselako Zientzia Fikziozko eta Fantasiazko Zinearen Nazioarteko Jaialdiaren aintzatespena jaso du. 2016an, odoleztatutako motozerra baten itxura duen Bruce Campbell zine jaialdiko “Groovy As Hell” sariaren lehen irabazlea izan zen.

  • Zuzendaria / Fred Dekker
  • Gidoia / Fred Dekker
  • Ekoizpena / Charles Gordon
  • Musika / Barry De Vorzon
  • Montaketa / Michael N. Knue
  • Aktoreak / Jason Lively, Steve Marshall, Jill Whitlow, Tom Atkins, Wally Taylor, Bruce Solomon, Vic Polizos, Allan Kayser, Ken Heron, Alice Cadogan