CEREMONIA SANGRIENTA FANT MAISUAK
CEREMONIA SANGRIENTA
1973 · Jorge Grau · Espaina - España - Spain / Italia - Italy · 88 min
Atala: FANT MAISUAK
maiatzak 8 / 17:40etan Golem Alhóndiga (Sala 2)
Zahartzen hasi den dama batek jakin du dontzeila baten odolak bere gaztaroa eta edertasuna berrezar ditzakeela. Soldadu gazte batez maitemindu da, baina behin eta berriro hil behar du jendea, bere erakargarritasunari eusteko eta sekretua azaleratu ez dadin.
Bartzelonan jaio zen 1930ean eta Madrilen hil zen joan den abenduaren 26an. Bere lan ibilbidea zuzendaritza laguntzaile gisa hasi ondoren, lehenengo filma 1962an egin zuen, Noche de verano. Bere karrerak hainbat lanekin jarraitu zuen El espontaneo (1964), Acteón (1965), Una historia de amor (1966), Chicas de club (1972) edo La trastienda, besteak beste, trantsizioko lehenengo biluzi integrala izan zuen lehenengo filma, hain zuzen ere. Baina fantasiazko eta beldurrezko zine zaleek bi lan hauengatik gogoratuko dute batez ere: Ceremonia sangrienta (1973) eta erabateko klasikoa den No profanar el sueño de los muertos (1974).
- Zuzendaria / Jorge Grau
- Gidoia / Jorge Grau, Juan Tébar, Sandro Continenza
- Ekoizpena / José María González Sinde
- Musika / Carlo Savina
- Montaketa / Pedro del Rey
- Aktoreak / Lucia Bosé, Espartaco Santoni, Ewa Aulin, Ana Farra, Silvano Tranquilli, Lola Gaos, María Vico, Enrique Vivó