(Bilbao, 2023ko maiatzaren 4).- FANT – Fantasiazko Zinemaren Jaialdiak, Bilboko Udalak antolatuta, bihar, maiatzak 5, ostirala, martxan jarriko du 29. edizioa. FANT maiatzaren 13ra arte luzatuko da eta edizio honetan 47 saio eskainiko ditu, horien artean Europako hiru estreinaldi eta Estatuko lau estreinaldi.

Gainera, FANT jaialdiaren programazioaren barruan, FANT LABURREAN, EUSKAL FILMAK sailean lehiatzen diren euskal errealizadoreek zuzendutako 11 film laburrak nabarmentzen dira.

Euskal film laburren programazioa FANTen bereizgarrietako bat da lehen edizioetatik. Horrela, gaur goizean, 11 titulu hauek aurkeztu dira Azkuna Zentroan egindako prentsaurreko batean. Bertan, Justo Ezenarro FANTeko zuzendariak; eta aurkeztutako film laburren hurrengo zuzendariek –Nitya López (Niña Coyote Eta Chico Tornado Vs Don Condor Eta Ñora Alacran), Nerea Torrijos (Influencer), Talia Hernando (Ni a Sol ni a Sombra), Laura Guerricaechevarría (Holiday), Aitzol Saratxaga (Lanbroa), Gaston Haag (Superjodidos), eta Lle Godoy (Encajada)- parte hartu dute.

Horiek guztiak Film Labur Onenaren Saria (3.000 euro), Euskal Film Labur Onenaren Saria (2.000 euro) eta Publikoaren Saria (3.000 euro) irabazteko hautagaiak dira. Gainera, horien artean, Interpretazio Onenaren Ohorezko Saria emango da.

“FANT LABURREAN, EUSKAL FILMAK” sailean parte hartuko duten film laburrak FANT Jaiadaldiaren Irekiera Galaren ondoren proiektatuko den saio batean ikusi ahal izango dira. Ekitaldia bihar, maiatzak 5, ospatuko da. 19:30ean hasiko da Campos Eliseos Antzokian, eta Alex Gerediagak zuzenduko du, iazko eta MAX 2021 sarien galen zuzendaria.

Euskal film laburrak jatorrizko bertsioan proiektatuko dira euskarazko edo gaztelaniazko azpitituluekin, dagokionaren arabera.

FANT LABURREAN, EUSKAL FILMAK

Hauek dira lehiaketan parte hartuko duten hamaika euskal film laburrak:

Errepidera salto egiten zuten eta gurpilen azpian zanpatuta geratzen ziren. Umea zenean, ikus zitzakeen, autoko faroek argituta, udako gauetan. Orain, urte asko pasa eta gero, mendeku sentsazio bitxi batek bahitzen ditu bere amesgaiztoak. Paulak otiengatik duen fobia aitortzen dio psikologo bati, bere sabelean dagoen umea aurpegirik gabeko mehatxutik modu institiboan babesten duen bitartean.

Jai tipikoa (edo ez). Sexua, drogak eta rock’n rolla.

Alodia diodo-laser saio betean dago. Saioa eten egiten da, altxatzera behartzen duen akats baten ondorioz. Ihesbideak jada ez du beretzat balio, eta erredentzioaren esku geratzea baino ez zaio geratzen.

Lenny eta Charlotte, aspaldian harremanik izan ez duten umetako lagunak, elkarrekin oporrak pasatzeko elkartzen dira. Euren helmuga: txikiak zirenean sorginduta zegoela uste zuten etxea. Lenny etxearen dekadentzian murgilduta dagoela ematen duen bitartean, Charlottek bere betiko jarrerarekin jarraitzen du, Lenny zaindu eta haren ondoan egonda.

Karen gaztea obsesionatuta dago uneko influencer ospetsuenarekin: Kamilah Kayre. Bere antz handiagoa izateko saiakeran, ebakuntza bat egitea erabakitzen du. Karen berriak sareetan duen harrera ona ikusita, aurreztutako diru guztia ebakuntzatan gastatzen hasten da. Zenbat eta Kamilahren itxura handiagoa izan, eta, aldi berean, bere buruaren benetazko itxura atzean usten duen heinean, orduan eta hobeagoa da bere bizitza. Baina egin batean, bere bizitza berri idilikoan zerbait izugarria gertatzen da, eta dena hankaz gora jartzen da.

Aita-alaba bakarrik bizi dira baso urrun eta aldendu batean. Bizi ere ikaratuta bizi dira, zuhaitz artetik aldiro sortzen den lanbroak erabat kaltetu eta suntsitzen baititu izaki bizidun ororen gorputz eta gogoa. Babesten saiatzen diren arren, lanbroa gero eta 

hurbilago dator.

Nerea nora ezean agertzen da basoaren erdian. Gizon batek ezkontzeko eskatzen dio, baina Nereak ez du bere eskaeraren aurrean erreakzionatzen. Gizonak basoan zehar bera jarraitzera animatzen du. Eztabaida tirabiratsuaren ondoren, Nereak jakingo du zergatik dagoen han. Gizona bere bikotekide ohia da, eta ez dio biek elkarrekin duten semea itzuli.

Kaputxadun gizon batzuek pabiloi abandonatu batean inprobisatutako eszenatoki baten aurrera eramaten dituzte hainbat taldetako musikariak. Eszenatokiaren aurrean kamera bat dago, eta haren bitartez behatzen ari den gizon batek nor biziko den edo nor hilko den erabakiko du.

2039. urtea da, mundua kolapso ekologikoaren atarian dago, eta urte asko dira haragia kontsumitzea debekatuta dagoela. Lola eliteko atletismoko entrenatzailea da eta Eva bere ikasleak haragia jaten hastea gura du, horrela, bere errendimendua hobetzeko eta hurrengo joko-olinpikoetarako sailkatzeko.

Mundu gatazkatsu eta zentzugabean, jende arruntaren artean superheroi bihurtzeko moda sortzen da. Lanbide cool-a, sexy-a, gizarteak errespetatzen duena,… eta ospea lortzeko eta ostrazismo sozialetik irteteko zuzeneko bidea. Moldatu gabeko pertsona talde batek joera horri jarraitzea erabaki du eta euren “mendekatzaile” talde propioa osatzen dute… baina euren erara.

Gizon bat etxera itzultzen da erosketak egin ondoren, denak normala dirudi…

SARE SOZIALAK:

#FANT29

www.bilbaokultura.eus

fantbilbao.eus