80ko eta 90eko hamarkadetan, Chris Oosteromek zinema programatzaile gisa egin zuen lan Herbehereetako hainbat lekutan. Sei urtez Herbehereetako Zinema Museoan aritu ondoren, bere banaketa-enpresa sortu zuen, lehenik Amsterdamen eta gero Londresen. 2012tik Amsterdameko Imagine Fantastic Film Festivaleko zuzendaria da.