- Helburua: sari honek euskarazko genero fantastikoko film laburren ekoizpena laguntzea du helburu, irabazleei film labur bat egitea erraztuz.
- Partaideak: Erregistro publikoetan, zinema-eskoletan edo antzeko entitateetan ekoizle gisa inskribatutako pertsona fisiko edo juridiko guztiak izango dira sari honetarako.
- Baldintza teknikoak:
- Partaide bakoitzak gehienez bi proiektu aurkeztu ahal izango ditu.
- Filma laburren aurreikusitako gehienezko iraupena ezingo da 20 minututik gorakoa izan.
- Izen-ematea: Parte hartu nahi dutenek 2025ko martxoaren 28a baino lehen aurkeztu beharko dituzte proiektuak, jarraian dagoen formularioa betez.
- Proiektuen defentsa: Proiektuak aurkeztu ondoren, horretarako izendatutako epaimahai espezializatu baten aurrean aurkeztu eta defendatu beharko dira, FANT 30 jaialdiaren esparruan publikoari irekitako saioan.
- Saria: sari bakarra emango da. Hautatutako proiektuak 5.000 euroko saria jasoko du. Zenbateko hori, hala badagokio, indarrean dagoen zerga-araudia aplikatuz nahitaezkoak diren atxikipen fiskalak izango dira.
- Parte-hartzaileek konpromisoa hartzen dute film laburren estreinaldia, hala badagokio, FANT jaialdiaren hurrengo edizioaren baitan egingo dela edo, salbuespen gisa, jaialdiaren antolakuntzarekin adostu daitekeen beste modu batean.
- Deialdi honetan parte hartzeak oinarri hauek erabat onartzea dakar.
Formularioa: film labur bat euskaraz ekoizteko priektu onenari saria
"*" indicates required fields
* Irabazlea izatekotan, saria inskripzioan agertzen den parte hartzailearen banku-kontu batean sartuko da eta ezinezkoa izango da aldaketak egitea. Ordainketa egiteko bidalitako dokumentazio guztia parte hartzailearen izenean egon beharko da (pertsona fisikoa edo juridikoa).
Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Ut elit tellus, luctus nec ullamcorper mattis, pulvinar dapibus leo.