Inaugurazio-saiorako eta euskal film laburren saiorako sarrerak Campos Antzokian erosi ahal izango dira, bakoitzak 5 euroko prezioan, eta amaierako galarako eta palmaresaren proiekzioetarako sarrerak BBK Aretoan prezio berean.
Azkuna Zentroko Auditorioan eta Golem Alhóndiga zinemetako 1 aretoan programatutako emanaldietarako sarrerak ere salgai egongo dira 5 euroren truke.
Sarrerak apirilaren 23tik aurrera erosi ahal izango dira, 4 euroko prezioan, baldin eta Cine Club FAS, Azkuna Zentroa, El Correoko harpideduna edo Club Campos Elíseoseko txartela baduzu.
urteurrena dela eta, apirilaren 23an bertan, asteartea, 30 abonu jarriko dira salgai, 50 euroren truke.Abonu horiek Zinemaldiaren ordainpeko proiekzio guztietarako sarbidea emango duteeta, gainera, Azkuna Zentroko Zinemaldiaren Bulegoan oroigarrizko opari-pack bat jasoko dute maiatzaren 3tik aurrera. FANTen 30. urteurrena ospatzeko abonamendu berezi hauek agortzen direnean, 35 euroko bonuak jarriko dira salgai, 10 proiekzio ikusi ahal izateko.
Golem Alhóndiga zinemetako 2. aretoan sartzea doakoa izango da lekua bete arte.