Publikoak filma ikusi ahal izango du gaur 20:00etan Gólem – Alhóndiga zinemetako 1 aretoan.
Film luzeak Zinemaldiaren Sail Ofizialean parte hartzen du.
(Bilbo, 2023ko maiatzak 9).- Bilboko Udalak antolatzen duen FANT – Zinema Fantastikoaren Zinemaldiak Magdalena Lauritsch zuzendariaren “Rubikon”, film luzea proiektatuko du.
Justo Ezenarro, Zinemaldiaren zuzendariak, eta Magdanela Lauritsch film luzearen zuzendariak, pelikula aurkeztu dute gaur goizean egindako prentsaurreko batean.
“Rubikon”-en, planeta laino toxiko baten azpian harrapatuta geratzen da hondamendi baten ondorioz. Estazio espazialeko estazioak erabaki behar du ea bizia arriskatu behar duen etxera iristeko eta bizirik atera direnal bilatzeko, edo estazioan dauden algen sinbiosi sistemei esker seguru egon.
Magdalena Lauritsch zinemagile austriarrak Vienako Zinema Akademian ikasi zuen. “Rotte Flecken” film laburak Austriako Film Labur Onenaren Zinema Saria jaso zuen 2015ean eta oraingoan, “Rubikon” aurkezten du, film luzeetan debutua eginez.
Film luze hau GAUR ikusi ahal izango da Gólem – Alhóndiga Zinemetako 1 Aretoan 20:00etan eta SAIL OFIZIALEAN parte hartuko duten “Mount Chiak” (2023, KOR, Kim Sun-ung); “Melchior The Apothecary” (2022, EST, Elmo Nüganen); “No Dogs or Italians Allowed” (2022, FRA/IT/BEL/POR/SWI, Alain Ughetto); “Viejos” (2022, ESP, Raúl Cerezo & Fernando González Gómez);“The Visitor from The Future” (2022, FRA/BEL, François Descraques); “Fumar provoca tos” (2022, FRA, Quentin Dupieux); “Shin Ultraman” (2022, JP, Shinji Higuchi); “Huesera” (2022, MEX, Michelle Garza); “Vesper” (2022, FRA/LIT/BEL, Kristina Buozyte, Bruno Samper); “Emergency Declaration” (2022, KOR, Jae-rim Han); “The Roundup” (2022, KOR, Lee Sang-yong); “The Lake” (2022, TAI/AUS, Lee Thongkham, Aqing Xu); “Feed Me” (2022, R.U, Adam Leader, Richard Oakes); “Year of the Shark” (2022, FRA, Ludovic Boukherma, Zoran Boukherma); “Wolfkin” (2022, LUX, Jacques Molitor) eta “Eradication” (2022, EEUU, Daniel Byers) ere.
FANTen Sail Ofizialean parte hartzen duten 17 film luzeetako bat da, eta Film Luze Onenaren Saria (3.500 euro), Gidoi Onenaren Ohorezko Saria (Euskal Gidoilarien Elkarteak emandakoa) eta Zuzendaritza Berritzaileenaren Ohorezko Saria (FAS Zineklubak emandakoa) irabazteko aukera du.
FITXA TEKNIKOA
Zuzendaria: Magdalena Lauritsch
Gidoia: Magdalena Lauritsch, Jessica Lind
Produkzioa: Loredana Rehekampff, Andreas Schmied, Klaus Graf
Musika: Daniel Helmer, Wolf-Maximilian Liebich
Muntaketa: Christoph Loidl, Anna Heuss
Antzezleak: Julia Franz Richter, George Blagden, Mark Ivanir, Nick Monu, Daniela Kong
Press kit-a eskuragarri hemen.
SARE SOZIALAK
BILBAO UDALA: YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM
BILBAO KULTURA: YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM
FANT YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM
#FANT29