Filma bihar arratsaldeko 20:00etan ikusi ahal izango da Gólem – Alhóndiga zinemetako Auditorioan.
Filmak Zinemaldi Fantastikoaren Sail Ofizialean parte hartzen du eta Film Luze Onenaren Saria, 3.500 eurotakoa, eta Gidoi Onenaren eta Zuzendaritza Berritzaileenaren Ohorezko Sariak irabazteko aukera du.
(Bilbo, 2023ko maiatzaren 6a).- Bilboko Udalak antolatzen duen FANT – Bilboko Zinemaldi Fantastikoan, bihar proiektatuko da Raúl Cerezo eta Fernando Gonzálezek zuzendutako “Viejos” film luzea. Besteak beste, Zorion Eguileor da filmaren protagonista. Aktoreak bere ibilbideagatik OHOREZKO FANT saria jaso zuen Jaialdiaren Irekiera Galan.
Gaur goizean, Justo Ezenarro Jaialdiko zuzendariak; Zorion Eguileor filmeko aktore protagonistak eta OHOREZKO FANT sariak; eta Raúl Cerezo eta Fernando González Gómez film luzearen zuzendariek aurkeztu dute filma prentsaurreko batean.
Pelikulak, emaztearen bat-bateko suizidioaren ondoren dementzia egoeran sartzen den gizon heldu bat aurkezten du, familiaren bizitza arriskuan jarriko duten gertakari paranormal batzuk sortuz.
Raúl Cerezo eta Fernando González Gómez zinemagile ezagunak dira film laburren munduan. Hainbat arrakastaren ondoren, indarrak batzea erabaki zuten “La pasajera” (2021) egiteko. Hau elkarrekin egin zuten lehen film luzea izan zen eta iaz FANTen eskutik Bilbon proiektatu zen fantasiazko beldurrezko istorio bat, PREFANT zikloan.
“Viejos” BIHAR ikusi ahal izango da Azkuna Zentroaren Auditorioan 20:00etan.
FANTen Sail Ofizialean parte hartzen duten 17 filmetako bat da, eta Film Luze Onenaren saria (3.500 euro), Gidoi Onenaren Ohorezko Saria (Euskal Gidoilarien Elkarteak emandakoa) eta Zuzendaritza Berritzaileenaren Ohorezko Saria (FAS Zineklubak emandakoa) irabazteko aukera du.
FITXA TEKNIKOA
Zuzendariak: Raúl Cerezo, Fernando González
Gidoia: Raúl Cerezo, Rubén Sánchez Trigos, Javier Trigales
Produkzioa: Mamen Espinosa, José Luis Rancaño
Musika: Eneko Vadillo
Muntaketa: Jose Manuel Jiménez
Antzezleak: Paula Gallego, Irene Anula, Gustavo Salmerón, Zorion Eguileor, Josele Román, Carmen Ibeas, Emilio Gómez, Juan Acedo
Gainera, Jaialdiak Bego del Teso kazetari eta zinema kritikariak moderatutako topaketa bat hartuko du gaur, larunbata, 12:15ean, Azkuna Zentroko Bastida Aretoan. Bertan, Carlota Pereda “Cerdita” filmaren zuzendariarekin eta aurtengo edizioko FANTrobia sariarekin hitz egingo du.
Press kit-a eskuragarri hemen.
SARE SOZIALAK:
BILBAO UDALA: YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM
BILBAO KULTURA: YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM
FANT YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM
#FANT29