-
Proiekzioa PreFANT zikloaren barruan egingo da, 19:30etan, Gólem – Alhóndiga zinemetako 1 aretoan.
-
Sarrera doakoa izango da lekua bete arte eta gonbidapenak egun berean jaso ahal izango dira zinemako leihatiletan 16:00etatik aurrera.
-
FANTek bere 29. edizioa ospatuko du maiatzaren 5etik 13ra.
(Bilbao, 2023ko martxoak 23).- Bilboko Udalak antolatzen duen FANT-Fantasiazko Zinemaren Jaialdiak, 29. edizioa ospatuko du maiatzaren 5etik 13ra. Aperitibo gisa, Jaialdiak urtero programatzen du FreFANT zikloa, eta, horrela, motorrak berotzen joango dira. Esparru honetan, FANTek Rubin Steinek zuzendutako “Tin&Tina”.
Filma gaur goizean aurkeztu da prentsaurrekoan. Bertan izan dira Justo Ezenarro, FANTeko zuzendaria; Rubin Stein, filmaren zuzendaria; eta Teresa Rabal, protagonistetako bat.
Lolak zain zituen haurtxoak galtzen dituenean, Jainkoarengan zuen fedea galtzen du ere. Berreskuratuko duelakoan, bere senar Adolforekin batera mojen komentu batera joango da, eta han Tin eta Tina ezagutuko dituzte, zazpi urteko bi anaia angeluar, Lola modu bitxian erakartzen dutenak. Adolfok gauza bera sentitzen ez badu ere, adoptatzea erabaki dute. Denborak aurrera egin ahala, Lola susmo eta obsesio espiral batean erortzen hasi zen haurrekin eta haien jolas erlijioso makabroekin. Pelikula hau Teresa Rabal aktorearen zinemarako itzulera da.
Rubin Stein, zuzendaria, FANT Jaialdiaren aspaldiko laguna da; izan ere, FANTen 24. edizioan (2018) bere film laburra aurkeztu zuen, “Bailaora” (2018), eta Film Labur Onenari Epaimahaiaren Saria lortu zuen. “Tin&Tina”, zuzendari eta gidoilari gisa egindako lehen film luzea, Steinek berak “funtsean, misteriozko film bat” definitu zuena, 2013an filmatu zuen izen bereko film labur baten egokitzapena da.
Rubin zuri-beltzeko suspensezko “Luz & Oscuridad” trilogiaren sortzailea da. Film laburrek nazioarteko 100 sari baino gehiago eta zinema-jaialdietako 500 selekzio ofizial baino gehiago jaso dituzte, tartean Fugaz sarietarako hamar izendapen, Europako Urrezko Mélièserako izendapen bat, Oscarretarako aurre-hautaketa bat eta Akademiaren Goya sarietarako izendapen bat. Bere lanak ikusizko narrazio enigmatikoek eta eszenaratze indartsu batek definitzen dituzte. Kritikaren arabera, Hitchcocken dizipulu handi bat da, eta Variety aldizkari amerikarra, berriz, “azaleratzen ari diren 10 zinemagile espainiarren” artean sartzen du.
-
Proiekzioa: gaur 19:30ean Gólem – Alhóndiga zinemetako 1. aretoan.
-
Sarrera doakoa izango da lekua bete arte eta gonbidapenak zinemako leihatiletan
TIN&TINA
Aktoreak: Milena Smit M Jaime Lorente, Carlos González Morollón, Anastasia Russo, Teresa Rabal, eta Ruth Gabriel.
Gidoia eta zuzendaritza: Rubin Stein
Generoa: Thriller y terror
Hizkuntza: Castellano
Urtea: 2022
Iraupena: 119 minutos
Filma martxoaren 31n estreinatuko da komertzialki.
SARE SOZIALAK:
#FANT29
fantbilbao.eus