Gala honetan, Paco Plazak OHOREZKO FANT saria jaso du eta Belén Ruedari IZAR FANTASTIKOA saria eman zaio.

(Bilbo, 2023ko maiatzaren 12).- Bilboko Udalak antolatzen duen FANT – Bilboko Zinemaldi Fantastikoak, BBK Aretoan egin den itxiera galarekin eman dio amaiera 29. edizioari.

Ekitaldian izan dira, besteak beste, Gonzalo Olabarria Kultura eta Gobernantza Zinegotzia, Justo Ezenarro FANTeko zuzendaria, Eugenio Puerto FANTeko programatzailea, Belén Rueda Izar FANTastikoko Saria eta Paco Plaza OHOREZKO FANT Saria.

Galan edizio honetako bigarren OHOREZKO FANT saria eman da. Zorion Eguileor aktoreak joan den astean jaso zuen Irekiera Galan eta, oraingoan, Paco Plazaren txanda izan da. Paco Plaza estatuko zinemagintzako izen handienetako bat da, eta hainbat film ezagunen zuzendaria, hala nola, “REC”, “Verónica” eta “Quien a hierro mata”.

Gainera, FANTek IZAR FANTastikoko Saria eman dio Belén Ruedari, arrakastaz betetako karrera bat aintzatesten du, Estatuko zinemagintzako oihuaren erreginetako bat bihurtu duena.

Galaren ostean, ikusleek Quentin Dupieuxek zuzendutako “Increíble, pero cierto” filmaz gozatu ahal izan dute.

Bihar, larunbata 13, FANT jaialdiaren Palmaresa BBK Aretoan ikusi ahal izango da bi saiotan: lehenengoan, 18:00etan, Ikuspegi Fantastikoa Saileko Palmaresa proiektatuko da. Ondoren, 20:00etan, Sail Ofizialean saritutako tituluen txanda izango da.

SARE SOZIALAK:
BILBAO UDALA: YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM
BILBAO KULTURA: YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM
FANT: YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM

#FANT29
www.bilbaokultura.eus
fantbilbao.eus