(Bilbon, 2022ko maiatzaren 8an).- FANT Zinemaldi Fantastikoak, Bilboko Udalak antolatuta, gaur gauean, Irlandako “Let The Wrong One In” film luzearen emanaldia izango du, Conor McMahon zuzenduta.

Gaur goizean, Leire Artigue zinemaldiaren koordinatzaileak eta Conor McMahon filmaren zuzendariak prentsaurreko batean aurkeztu dute filma.

Filmak, Matt, Dublingo mutil jatorra aurkezten du. Bere onerako onegia, beharbada. Besteen beharrak lehenesten ditu beti. Bere anaia zaharrena, Deco, banpiro bihurtu dela jakiten duenean, dilema bati egin behar dio aurre. Lagundu eta bere bizitza arriskatu ala estaka bat sartuko dio norbaiti kosk egin baino lehen?

Conor McMahon irlandar zinemagilea da. Zinema Eskola Nazionaleko gradu amaierako The Braineater (2001) film laburrak hainbat sari irabazi zituen, Sitgeseko film labur onenarena barne, 2001ean. Splat Chat bere hurrengo film laburrak 6 milioi bisita baino gehiago izan zituen Crypt TVn. Let the Wrong One In filmaren aurretik, beste 3 film luze zuzendu ditu: Carne muerta (2004), Stitches (2012) eta From the Dark (2014). Hainbat telesailetan ere lan egin du, eta, gaur egun Slasher generoaren berrikuspen berri bat eskatzen duen Slashers izeneko proiektua prestatzen ari da.

“Let The Wrong One In” gaur, 22:20an, Gólem – Alhondiga zinemetako Auditorioan proiektatuko da.

Hau da FANTen Sail Ofizialean parte hartzen duten filmetako bat, honako beste estrenaldi hauekin batera, “Midnight” (2021, Hego Korea, Oh- Seung Kwon) eta “We Are Living Things” (2021, AEB, Italia eta Txinako Koprodukzioa, Antonio Tibaldi); eta beste hauekin: The Advent Calendar” (2021, Fra/Bel, Patrick Ridremont); “El Apego” (2021, Arg, Valentín Javier Diment); “Bloody Oranges” (2021, Fra, Jean-Christophe Meurisse); “The Boy Behind The Door” (2021, AEB, David Charbonier, Justin Powell); “The Cellar” (2022, Irl, Brendan Muldowney); “Freaks Out” (2022, Ita/Bel, Gabriele Mainetti); “How To Deter A Robber” (2020, AEB, Maria Bissell); “Más Allá De Los Dos Minutos Infinitos” (2020, Jap, Junta Yamaguchi); “Pig” (2021, AEB/EB, Michael Sarnoski); “Seance” (2021, AEB, Simon Barrett); “The Secret Of Sinchanee” (2021, AEB, Steven Grayhm); “Son” (2021, Irl/AEB/EB, Ivan Kavanagh); “The Spine Of Night” (2021, AEB, Philip Gelatt, Morgan Galen King); “Wyrmwood: Apocalypse” (2021, Aus, Kiah Roache-Turner); eta “Y Todos Arderán” (2021, Esp, David Hebrero).

18ek Film Luze Onenaren FANT 2022 Saria (3.500 euro), Gidoi Onenaren Saria (Euskal Gidoilgileen Elkarteak emanak) eta Zuzendaritza Berritzaileenaren Saria (FAS Zineklubak emanak) irabazteko aukera dute

FITXA TEKNIKO “LET THE WRONG ONE IN

Trailer 

Irlanda / 2021 / 96 min. 

Zuzendaritza: Conor McMahon.

Gidoia: Conor McMahon.

Ekoizpena: Trisha Flood, Julianne Forde, Michael Lavelle, Ruth Treacy.

Musika: Liam Bates.

Montaketa: Brian Philip Davis.

Aktoreak: Karl Rice, Eoin Duffy, Anthony Head, Hilda Fay, Lisa Haskins, Louise Bourke, Jordan Lennon, Louise McCann, Laura Murray.

SARRERAK

Prentsarako eskuragarri dauden materialak hemen kontsulta daitezke.

SARE SOZIALAK:

#FANT28

www.bilbaokultura.eus

fantbilbao.eus