Bilboko zonbiek ospatzen dute beren eguna.
Bilbon jaioa, Pedro Oleak Ekonomia ikasketak hasi zituen, baina bere zinemarekiko pasioak, Madrilera eraman zuen Zinema Eskola Ofizialean (E.O.C.) ikastera. Bere ibilbideko lehen arrakasta El bosque del lobo (1970) bere hirugarren film luzearekin lortu zuen. 1974tik aurrera, harreman profesional emankorra hasi zuen José Frade ekoizlearekin, eta, besteak beste, Pim, pam, pum... ¡Fuego! (1975), edo Un hombre llamado flor de otoño (1978) proposamen interesgarriak filmatu zituen haren ekoiztetxearekin. Laurogeita hamarreko hamarkadan Espainiako zinemaren industrian finkatu zen, El día que nací yo (1991), hiru Goya sari irabazi zituen El maestro de esgrima (1992), Morirás en Chafarinas (1995) eta Más allá del jardín (1996) filmak eginez, besteak beste. 2000tik aurrera zinemagileak bere ohiko zuzendari lana produktore lanarekin tartekatzen du.