22:00h - igandea maiatzak 5

VAMPIRA HUMANISTA BUSCA SUICIDA

Azkuna Zentroa - Auditorio
Iraupena:90 min
Jatorria:Kanada
Urtea:2023

Sasha neska banpiro gaztea da, eta arazo larri bat du: sentikorregia da hiltzeko. Dagoeneko erdi amore emanda dauden bere gurasoek odol-hornidura mozten diotenean, Sasharen bizitza arriskuan jartzen da. Zorionez, Paul ezagutuko du, Sasharen bizitza salbatzeko bere bizitza emateko prest dagoen joera suizidak dituen nerabe bakartia. Baina bien adiskidetasun akordioa, eguna argitu baino lehen Pavelen azken nahiak betetzeko gaueko misio bihurtuko da laster.

Zuzendaritza
Zuzendaritza:Ariane Louis-Seize

Ariane Louis-Seize Montrealen bizi den zinemagilea da. La peau sauvage (2016) film laburrarekin egin zuen debuta zuzendari gisa. Drama fantastiko horrek mundu osoko berrogeita hamar zinemaldi baino gehiagotara bidaiatu du, eta sari eta izendapen ugari lortu ditu. Gero Les petites vagues (2019) filmatu zuen, Berlinalerako aukeratua. Ondoren, Arianek Les profondeurs (2019) idatzi eta zuzendu zuen, eta, gero, Comme une comète (2020), biak Torontoko Nazioarteko Zinemaldian mundu mailan estreinatutakoak. Film labur horrekin, Arianek hamar bat sari irabazi ditu mundu osoan. Vampira humanista busca suicida da bere lehen film luzea.

Ficha teknikoa
Gidoia :Christine Doyon, Ariane Louis-Seize
Ekoizpena :Line Sander Egede, Jeanne-Marie Poulain
Musika :Pierre-Philippe Côté
Montaketa :Stéphane Lafleur
Aktoreak :Sara Montpetit, Félix-Antoine Bénard, Steve Laplante, Sophie Cadieux, Noémie O’Farrell, Lilas-Rose Cantin