osteguna maiatzak 2

Tolkien-en munduak: Hobbiton lurraldea ezagutuz

* Maiatzak 2 - 20
Jarduera Osagarriak
Begoña Liburutegia
Urtea:2024

FANT Bilbao Fantasiazko Zinemaren jaialdia dela eta, Begoñako Udal Liburutegiak J.R.R. Tolkien idazleari eta bere literatur lan zabalari buruzko erakusketa aurkeztuko du. Azken urteotan iruditeria horrek zineman eta komikigintzan izan duen islada ere eskainiko du. Erakusketa maiatzaren 2tik 20ra arte bisitatu ahal izango da. Maiatzaren 15etik aurrera, erakutsitako liburuak, komikiak eta filmak maileguan etxera eraman ahal izango dira, liburutegiko txartelaren bidez.