Albert-en lana Mia, izotzezko hortzak dituen neska, zaintzea da. Mia ez da bere etxetik sekula ateratzen eta pertsianak beti ditu jaitsita. Maisuak aldiro-aldiro deitzen du Miari buruz galdetzeko, baina egun batean Albertek agindu hau jasotzen du: neska prestatu behar du, kanpora ateratzeko.