19:30h - asteazkena maiatzak 8

EL ESCUERZO

Sala 2 Cines Golem – Alhóndiga
Iraupena:94 min
Jatorria:Argentina - Espainia
Urtea:2023

Argentina, 1866. Urrutiko gerra baten aurreko beldurrak eta eskasiak markatutako lurralde batean, Venantziok, gautxo gazte batek, eskuertzo bat hil du: animalia txikiagoez elikatzen den apo handi modukoa. Amak apo hura mendekatzeko berpiztuko dela iragartzen duenean, Venantziok bidaia sakona hasiko du lurralde marjinatu batean barrena. Abere-lapur, apaiz, xaman eta desertoreen artean bilatzen du madarikaziotik salbatzea.

Zuzendaritza
Zuzendaritza:Augusto Sinay

Cordobako zuzendari eta gidoilaria, ENERCen graduatua eta Toulouseko ENSAVen bekaduna. Hamar bat film labur egin ditu nazioarteko zinemaldietan parte hartuz, BAFICIn, BSFFen eta Arte Gaztearen Biurtekoan, besteak beste. Bere ia lan guztia generoa nahasten duten narratibetan zentratu da: thriller, zientzia-fikzio, izu eta fantasia generoetako lanak egin ditu, beti bere ikuspegi lokala gehituz. Escuerzo da bere lehenengo film luzea, Ibermedia, Incaa eta Cordobako Ikus-entzunezko Poloaren irabazlea.

Ficha teknikoa
Gidoia:Augusto Sinay.
Ekoizpena:Damián Carretero.
Musika:Tomas Leonhardt.
Montaketa:Celia Sánchez.
Aktoreak:Cristobal Lopez Baena, Lucía Castro, Javier Pereira, Valeria Beltramo, Ciro Cavo Beltramo, Eva Bianco.