NAHIARTE desgaitasun psikikoa edo intelektuala duten pertsonentzako sormen artistikorako espazioa da, FORMARTE-Escuela de Arte sin barreras ekimenak bultzatua. Bertako 15 artistek haien obrak aurkeztuko dituzte “FANTartistas” erakusketan, FANT-Bilboko Zinemaldi Fantastikoak 30 urteetan zehar aurkeztu dituen kartelak erreferentziatzen dituzten obrez osatuta egongo dena.
Erakusketaren irekiera apirilaren 30ean izango da, eta horren ostean, Astearte zonbia ospatuko dugu, Lourdes Madow DJ-aren erritmoan, Via de Fugan, 21:30etan.