Machi jauna luxu, diru erraz eta emakume zalea da. Pertsona mespretxagarria, bere botereaz eta posizioaz abusatzen duena, baina bat-batean muturreko egoeran aurkitzen da: goiz batean, egun argiz, gurpila zulatzen zaio. Baina ezustea, bere maletategian ezezagun baten gorpu desitxuratua aurkitzean dator.
Donostian jaioa, 2013an Variety aldizkariak Spanish Talent on the Rise zerrendan sartu zuen zuzendari eta muntatzailea da Aritz Moreno. Bere film laburrek 500 aukeraketa eta 100 sari baino gehiago biltzen dituzte mundu osoko zinemaldietan, horien artean Europako Film Labur Fantastiko Onenaren Zilarrezko Méliès Saria, New Yorkeko Short Short Film Festivaleko Epaimahaiaren Sari Nagusia edo 2011ko Best Filminute. Ventajas de viajar en tren (2019), Komedia Film Onenaren Feroz Sariaren irabazlea, izan zen bere debuta film luzean.