Dibertimendu soil bat bezala hasi zen, ia txantxa bat, baina Txumari DJak, 2 Many Djsen parodia egiten duen izena, XXI. mendearen hasieratik ari dira deitzen dieten tokian pintxatzen. Koldo Serra (aka DJ PHIBES) eta Borja Crespo (aka BRUSKO InfraDJ) Tupperware, Madklyn edo Maravillas Club aretoa bezalako Malasañako gune mitikoetan “temazo” aukeraketan ibili dira, baita Sitges, Donostia edo Tracking Bilbao bezalako jaialdi espezializatuetan ere. Honez gain, programatuak izan dira Fever, Bilborock, Nasti edo Independance Club-en, besteak beste... Bere saioek rock, indie, electro, 80ko musika eta bizarradak nahasten dituzte; hit handiak ikus-entzunezkoen keinuekin uztartuz, zinema eta bideoklip zuzendari gisa egin duten ibilbide luzearen erakusgarri. Geldialdi post-pandemiko baten ondoren, FANTen itxiera-saioa haien plateretarako itzulera izango da.