Morirse en Bilbao
Apirilaren 25-etik maiatzak 14-arte, “Morirse en Bilbao” Kike Infame
Barrainkuako Udaltegia
Erakusketara sartzea doakoa da, eta maiatzaren 14ra arte egongo da ikusgai, 08:30etik 21:30era.
“Morirse en Bilbao” delakoan, sortzaileek jendea 2136. urtean kokatzen dute, kasko polarrak urtzearen ondorioz Iberiar Penintsulako iparralde osoa urpean dagoenean. Baina Bilbo oraindik ere bada kristalezko kupula ultrarresistente eta iragazgaitz baten azpian. Kupula hori, ironikoki, Uriak mantendu du, azaleko ohiko eztanda nuklearretatik salbu. Hirian erabat gaizki bizi ez den arren, duela gutxi birus arriskutsu bat, Gargantua birusa, bere txokoetan eta elkarte gastronomikoetan zabaldu da eta, horren ondorioz, Bilbo koarentenan deklaratu dute.
Erakusketaren inguruko programazioa osatzeko, ostegunean, hilak 28, FANT jaialdiak Kike Infame eta Señor Verdek parte hartuko duten bisita gidatua proposatzen du, eta, ondoren, Señor Verdek kontzertua emango du Residence Café aretoan, 20:30ean.
Horrez gain, maiatzaren 4an, asteazkenean, “Un Bilbao para morirse: El botxo en la ficción” hitzaldia egingo da, Bizkaiko hiriburuak literaturan eta zineman duen irudia eta fikziozko generoetan duen presentzia ardatz hartuta. 18:30ean Joker liburu-dendan egingo den hitzorduan Kike Infame eta Señor Verde izango dira, Patricia Millán Molinuevo Radio Euskadiko “Pompas de papel” saioko kolaboratzaileak moderatuta.