(Bilbon, 2023ko maiatzaren 12an).- FANTen – Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren 28. edizioko Sail Ofizialeko Epaimahaiak, Ernesto del Río, ZINEBI (2000-2017) eta Bilbao Bizkaia Film Commission (2006-2017) zuzendariak; Iratxe Fresneda, UPV/EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio Saileko irakaslea eta filmegileak; eta Marta Medina, zinema kritikaria, gidoilaria eta laburmetraiegileak osatuta, Ludovic Boukherma eta Zoran Boukherma errealizadore frantsesen “Year of the Shark” filmari eman diote aurtengo Film Luzerik Onenari Saria, “beldurrezko zinemaren klasikoetako baten berridazketan hizkuntza zinematografikoarekin jolasteko zorroztasunagatik eta bere umore eldarniotsuagatik”.

Film laburrei dagokienez, Epaimahaiaren Saria Sail Ofizialeko Film Laburra Onenari Marc Martinez zuzendariaren Tigre Místicolanarentzat izan da,fantastikoaren tradizioak modu burutsuan jasotzeko orduan duen lotsagabekeriagatik eta eguneroko bizitzaren absurdoari etekina ateratzen jakiteagatik“.

Gainera, Lle Godoyren “Encajada” aukeratu dute Euskal Film Laburrik Onena izateko. Bere kasuan, epaimahaiak nabarmendu du bere “trebezia baliabide minimoekin fabula iradokitzaile eta organiko bat artikulatzeko, protagonistaren jardun arriskutsuagatik, konbentzioetatik ihes egiten saiatzen den istorioa zentzuz betetzen baitu”.

Bestalde, Euskal Gidoigileen Elkarteak emandako Saria Sail Ofizialeko Film Luzeen Gidoirik Onenari irabazi duen titulua Magdalena Lauristch zuzendariaren “Rubikon” izan da, “premisaren adimenagatik, erritmo eta tentsio narratiboaren erabileragatik, eta zientzia-fikzioaren baliabideak historia unibertsal bezain humanista bat kontatzeko erabiltzeagatik”.

FANT Zinemaldiaren 29. edizio honetan, CineClub FAS emandako Sail Ofizialeko Zuzendari Berritzaileenari SariaViejos” pelikularentzat izan da, Raúl Cerezo eta Fernando González egindako filma, “hirugarren adinekoek jasaten duten ulertezintasunari begirada enpatikoa uztartzeak dakarren ausardiagatik, aldi berean beldurrik eta lotsarik gabe genero-zineman eta B serierik zentzugabeenean murgilduz. Hori guztia toki komunari alergia dion kamera batek gidatuta, eta beti enkoadraketa iradokitzaileenari eta berritzaileenari adi”.

Euskal Film Laburretan Antzezpen Onenaren Saria Ane Guisasolarentzan izan da, Lle Godoyk zuzendutako “Encajanda”-n egindako interpretazioagatik.

Ikusleek, FANT 2023ko Palmaresean ere parte hartu dute eta Publikoaren Saria Sail Ofizialeko Film Luze Onenari eman diete Alain Ughetto zuzendariarenNo Dogs or Italians Allowed” filmari; eta Publikoaren Saria Film Labur Onenari Lle Godoyren Encajada”-rentzat izan da.

IKUSPEGI FANTASTIKOA

Ikuspegi Fantastiko Epaimahaiak, Alaitz Arenzana Zinegoak jaialdiko egungo zuzendari artistikoak, Javier Echániz gidoilariak eta Susana Miravalles gidoilari, zuzendari eta muntatzaileak osatuta, Luis TinocorenLa Paradoja de Antares” filmari eman dio Film Luzerik Onenaren Saria “espazio minimo eta bakar batean egindako crescendo dramatiko landuagatik, eta, muturrera eramanez, gure bizitzetan oso ezaguna den dilema planteatzeagatik”.

Sail honetan, Film Laburra Onenari Saria Oscar Boysonen Power Signal” tituluarentzat izan da. Epaimahaiak nabarmendu du “fantasiazko generora jotzeko duen trebetasuna, geure burua hemen eta orain sotilki eta girotze inguratzaile eta dotore baten bidez erakusteko”

Palmares nagusia bihar proiektatuko da BBK Aretoan: 18:00etan Ikuspegi Fantastikoaren Atala eta, 20:00etan, Sail Ofizialean saritutako tituluak.

“Year of the Shark” filma azpititulu bikoitzekin proiektatuko da, euskaraz eta gaztelaniaz.

FANT 2023 PALMARESA

SAIL OFIZIALEKO FILM LUZERIK ONENARI EPAIMAHAIAREN SARIA

Year of the Shark“, Ludovic Boukherma eta Zoran Boukherma zuzenduta

Saria 3.500 €-koa da.

EPAIMAHAIAREN SARIA SAIL OFIZIALEKO FILM LABURRA ONENARI

“Tigre Místico”, Marc Martínez zuzenduta

Saria 3.000 €- koa da.

EPAIMAHAIAREN SARIA EUSKAL FILM LABURRA ONENARI

Encajada“, Lle Godoy zuzenduta

Saria 2.000 €- koa da.

EUSKAL FILM LABURRETAN ANTZEZPEN ONENAREN SARIA

Ane Guisasola, “Encajada”-n egindako interpretazioagatik

SAIL OFIZIALEKO ZUZENDARI BERRITZAILEENARI CINEBLUB FAS EMANDAKO SARIA

Viejos”, Raúl Cerezo eta Fernando González zuzenduta

SAIL OFIZIALEKO FILM LUZEEN GIDOIRIK ONENARI EUSKAL GIDOIGILEEN ELKARTEAK EMANDAKO SARIA

Rubikon”, Magdalena Lauristch zuzenduta

– PUBLIKOAREN SARIA SAIL OFIZIALEKO FILM LUZE ONENARI

No Dogs Or Italians Allowed “, Alain Ughetto zuzenduta

-PUBLIKOAREN SARIA SAIL OFIZIALEKO FILM LABURRA ONENARI

Encajada”, Lle Godoy zuzenduta

Saria 3.000 €- koa da.

EPAIMAHAIAREN SARIA IKUSPEGI FANTASTIKOA SAILEKO FILM LUZE ONENARI

La Paradoja De Antares” Luis Tinoco zuzenduta

Saria 2.250 €- koa da €.

EPAIMAHAIAREN SARIA IKUSPEGI FANTASTIKOA SAILEKO FILM LABURRA ONENARI

Power Signal”, Oscar Boyson zuzenduta

Saria 1.500 €- koa da

FANTROBIA Carlota Pereda zuzendariarentzat izan da

IZAR FANTASTIKOA SARIA Belén Rueda aktoreari

Zorion Eguileor eta Paco Plaza

SARE SOZIALAK:

#FANT29