-
FANT Jaialdiak maiatzaren 13ra arte iraungo du, eta 47 saio eskainiko ditu; horien artean, Europan hiru estreinaldi eta lau estreinaldi Estatuan nabarmentzen dira.
-
FANTek FANTROBIA saria, generoaren barruan goraka doan pertsona bat saritzen duena, Carlota Peredari, “Cerdita” filmeko zuzendariari emango dio. Filma Azkuna Zentroko Auditorioan proiektatuko da, larunbatean, hilak 6.
-
Zorion Eguileor aktorearen eta Paco Plaza zuzendariaren ibilbideei OHOREZKO FANT saria emango zaie.
-
FANT LABURREAN film laburren Sail Ofizialak 21 lan proiektatuko ditu, horietako 11 euskal errealizadoreek zuzenduak.
-
FANTek ziklo bat eskainiko dio H. G. Wells-en eleberriko pertsonaia eta aurtengo karteleko protagonista den Gizon Ikusezinari, “FANT Ikustezina”, eta “Fantastikoaren Maisuak” izeneko ohiko atalean, Dan O`Bannon polifazetikoaren filma hauek ikusi ahal izango dira: “Lifeforce”, “Alien, El Octavo Pasajero” (gidoilaria izan zen) eta “El Regreso de los Muertos Vivientes”, zuzendari gisa izan zuen arrakasta handia.
-
Halaber, edizio honetan, FANTek hildako bi zinemagile garrantzitsu gogoratuko ditu: Eugenio Martín gidoilari eta zinema zuzendaria, “Pánico en el Transiberiano” eta “Una Vela para el Diablo” filmekin; eta Agustín Villaronga, “Tras el Cristal” pelikularekin.
-
Zinemaldiak pantaila handira eramango du berriro William Friedkinen “El Exorcista”, aurten estreinatu zenetik 50 urte bete dituena.
(Bilbao, 2023ko apirilaren 20a).- FANT – Bilboko Zinemaldi Fantastikoak, Bilboko Udalak antolatuta, 29. edizioa ospatuko da maiatzaren 5etik 13ra. Jaialdiaren egitaraua gaur goizean aurkeztu dute Justo Ezenarro FANT Jaialdiko zuzendariak eta Eugenio Puerto jaialdiaren programatzaileak.
FANTek motorrak berotu ditu dagoeneko PreFANT zikloaren proiekzioekin eta jarduera paraleloekin, baina maiatzaren 5ean, ostirala, Campos Eliseos Antzokian egingo den gala batekin hasiko da edizio berria. Ekitaldi hau Alex Gerediaga zuzendari eszeniko bilbotarrak zuzenduko du, iazko gala eta 2021eko MAX sarien gala ere zuzendu zituenak.
Ekitaldi honetan Burnin ‘Percebes -Nando Martínez eta Juan González– zuzendariak zuzendu eta Brays Efe, Bruna Cusí eta Javier Botet protagonista dituen “El fantástico caso del Gólem” film luzea proiektatuko da, umorerik ilunena eta argitsuena nahasten dituen fantasiazko komedia ganberroa.
Ondoren, Sail Ofizialeko 11 euskal film laburrak proiektatuko dira Campos Antzokian bertan.
Maiatzaren 12an, ostirala, FANTen itxiera ekitaldia egingo da BBK Aretoan, eta bertan FANTeko IZARRA saria emango da, Zinemaldiko Sari Nagusia. Oraingo honetan, Belén Ruedarentzat izango da, “El Orfanato” edo “Los Ojos de Julia” bezalako filmen protagonista den aktorearentzat, besteak beste.
Gala honetan, Alex Gerediagak ere zuzenduko duena, proiektatzeko aukeratu den filma, “Increíble, pero cierto” da, Quentin Dupieuxek zuzenduta, Frantziaren eta Belgikaren arteko koprodukzioa. Zuzendari horrek Sail Ofizialean ere parte hartuko du, “Fumar provoca tos” film luzearekin.
Fantastikoaren Izarra sariaz gain, FANTek FANTROBIA Saria ere banatuko du aurtengo edizioan. Saria Carlota Peredak jasoko du, “Cerdita” thrillerraren zuzendariak. Nazioarteko 300 jaialditan baino gehiagotan hautatua izan zen “Cerdita”, eta 90 sari baino gehiago lortu zituen, horien artean Forque eta Goya sariak. FANTek maiatzaren 6an, larunbata, programatuko du (Azkuna Zentroan, 17: 50ean). Pereda bere bigarren film luzean ari da lanean, Belen Rueda sarituaren protagonista izango den “La Ermita”.
Sari horiez gain, aurten Estatuko zinemako bi izen handiri emango zaizkien OHOREZKO FANT sariak ere banatuko dira: Zorion Eguileor, ibilbide luze-luzea duen euskal aktore, musikari eta esataria, ezaguna, besteak beste, “Ilargi Guztiak” edo “El Hoyo” filmengatik, gainera, “Viejos” filma aurtengo Sail Ofizialean lehiatuko da; eta Paco Plaza, “[REC]”, “Verónica” edo “Quien a hierro mata” eta beste hainbat lan arrakastatsuren zuzendaria.
SAIL OFIZIALA
FANTen lehiaketako Sail Ofiziala aurten ere programazio anitza eta askotarikoa izateagatik nabarmentzen da. Hautaketan, 17 film izango dira, guztiak estreinaldiak Bilbon, baina, gainera, horietako bat Europako estreinaldia izango da, “Mount Chiak” (2023, COR, Kim Sun-ung), eta bi Estatuko estreinaldiak izango dira: “Melchior The Apothecary” (2022, EST, Elmo Nüganen) eta “No Dogs or Italians Allowed” (2022, FRA/IT/BEL/POR/SWI, Alain Ughetto).
“Mount Chiank” filman, Sangaja mendiko bizikleta-klubeko bost kide Chiaksan mendira doaz eta, iristean, gauza bitxiak gertatzen hasiko dira. Bestalde, Tallingo farmazialari bati buruzko Erdi Aroko thriller kriminal bat da “Melchior the Apothecary”, mundu kristau osoa suntsitzeko mehatxua egiten duen hilketa-olde izugarri baten atzean dagoen sekretua aurkitu behar duena; eta “No Dogs or Italians Allowed” filma migrazio italiarrari buruzko familia-testigantza kontatzen duen animazio-estilo originala eta oso pertsonala duen pelika da.
Sail honetan, zuzendariek Jaialdian aurkeztuko dituzten pelikulak ere nabarmentzen dira: “Viejos” (2022, ESP, Raúl Cerezo & Fernando González Gómez); “Wolfkin” (2022, LUX, Jacques Molitor); eta “Rubikon” (2022, AUS, Magdalena Lauritsch).
Film horiek, beste 11ekin batera, Film Luze Onenari FANT 2023 Sariak (3.500 euro) eta Gidoi Onenari Ohorezko Sariak (Euskal Gidoilarien Elkarteak emandakoa) eta Zuzendaritza Berritzaileena (FAS Cineclub emandakoa) eskuratzeko aukera dute.
Sail honetan erakutsiko diren beste filmak honako hauek dira: “The Visitor from The Future” (2022, FRA/BEL, François Descraques); “Fumar provoca tos” (2022, FRA, Quentin Dupieux); “Shin Ultraman” (2022, JP, Shinji Higuchi); “Huesera” (2022, MEX, Michelle Garza); “Vesper” (2022, FRA/LIT/BEL, Kristina Buozyte, Bruno Samper); “Emergency Declaration” (2022, KOR, Jae-rim Han); “The Roundup” (2022, KOR, Lee Sang-yong); “The Lake” (2022, TAI/AUS, Lee Thongkham, Aqing Xu); “Feed Me” (2022, R.U, Adam Leader, Richard Oakes); “Year of the Shark” (2022, FRA, Ludovic Boukherma, Zoran Boukherma); “Eradication” (2022, AEB, Daniel Byers).
Lehiaketatik kanpo “Terrifier 2” proiektatuko da (2022, AEB, Damien Leone).
FILM LABURRAK
FANTen 29. edizioan film laburrek pisu handia izango dute Jaialdiaren programazioan, 30 proposamen guztira.
Film laburren aldeko apustua izan da beti FANTen bereizgarrietako bat bere lehen edizioetatik, eta bere sari propioak ere badituzte. Horrela, lau sari eskuratu ahal izango dituzte, zuzendari berrien lana ikusaraztea eta babestea helburu dutenak: Ikusleen Saria Film Labur Onenari (3.000 euro); Epaimahaiaren Sariak Nazioarteko Film Labur Onenari (3.000 euro); Sail Ofizialeko Euskal Film Labur Onenari (2.000 euro) eta Ikuspegi Fantastikoko Film Labur Onenari (1.500 euro).
FANT LABURREAN nazioarteko Sail Ofizialean parte hartzen duten film laburrak maiatzaren 6an, larunbata, ikusi ahal izango dira Azkuna Zentroko Auditorioan, 20:00etan. Sail honetan film labur hauek hartuko dute parte:
“Caraoscura” (2022, ESP, Germán Sancho, Raúl Cerezo); “Claudio’s Song” (2022,E.B, Andreas Nilsson); “In The Flesh” (2022, AEB, Daphne Gardner); “No hay fantasmas” (2023, ESP, Nacho Solana); “La nueva” (2022, ESP Ivan Villamel); “Peek” (2022 Hego Korea, Young-Myoung Cho); “Phonorama” (2022, ESP, Alex Rey); “Sauerdogs” (2022, ESP, Guillermo de Oliveira); “The Script” (2022, Ipar Mazedonia, Aleksandra Kardalevska); eta “Tigre místico” (2023, ESP, Marc Martínez Jordán).
Edizio berri honetan, Jaiadiak ere tokiko talentuaren aldeko apustua egingo du, euskal film laburrei erreserbatutako FANT LABURREAN EUSKAL FILMAK sailean bere lekua emanez. Euskal errealizadoreek sinatutako 11 film laburrak Campos Antzokian proiektatuko dira ostiralean, hilak 5, inaugurazio ekitaldiaren ondoren. Euskal Aktoreen Batasunak film labur hauetan Interpretazio Onenari saria emango du.
FANT LABURREAN EUSKAL FILMAK jaialdian parte hartzen duten euskal film laburrak hauek dira: “Alumbramiento” (2023, Imanol Ortiz López); “El fiestón” (2022, Gorka Aguinagalde, Xabi Vitoria); “Encajada” (2022, Lle Godoy); “Holiday” (2022, Laura Guerricaechevarría); “Influencer” (2021, Nerea Torrijos); “Lanbroa” (2022, Aitzol Saratxaga); “Ni a sol ni a sombra” (2022, Talia Hernando); “Niña Coyote eta Chico Tornado Vs Don Cóndor eta Ñora Alacrán” (2022, Nitya López); “Polita” (2022, Eneko Muruzabal); “Superjodidos” (2022, Gastón Haag); eta “TOC” (2021, Anatael Pérez).
IKUSPEGI FANTASTIKOA LABURREAN sailari dagokionez, larunbatean, hilak 6, 17:30ean, Ikuspegi Fantastikoko Film Labur Onenari epaimahaiaren sarirako 1.500 euroko saria lortzeko proiektatu eta lehiatuko diren tituluak honako hauek dira:
“La antesala” (ESP, 2022, Elisa Puerto Aubel); “Carne de Dios” (ARG, 2022, Patricio Plaza); “Face Not Recognized. Try Again” (ESP, 2022, Also Sisters); “Heleno” (Euskadi, 2022, Mikel Arraiz); “Joan tiene un secreto” (ESP, 2022, Christian López Lamelas; “Luna” (ESP, 2022, Daniel Caneiro) “El padre bueno” (ESP, 2022, Jorge Cañada Escorihuela); “Power Signal” (AEB, 2022, Oscar Boyson) y “Sandwich Cat” (ESP, 2022, David Fidalgo)
IKUSPEGI FANTASTIKOA ETA BESTE PROIEKZIO BATZUK
FANTen 29. edizioan, Gólem – Alhondigaren 2. aretoa izango da berriro IKUSPEGI FANTASTIKOA Atalaren egoitza nagusia.
Doako sarrerarekin, nazioarteko hamar film laburrez gain, zortzi film luze ikusteko aukera izango da areto honetan. Horien artean, “Al Impenetrable” (2023, ARG, Sonia Bertotti) filmaren estreinaldi europarrak eta Italiako “Malleus” (2023, ITA, Rafael Zabala) film luzea nabarmentzen dira.
Lehenengoak kontatzen du Juanjo, Mario eta Lucia Wichi komunitate batean barneratzen direla telebista saio bat egiteko. Galduta, janari eta urik gabe, mendi irteera aurkitu behar dute, ezkutatzen dituen sekretu beldurgarriek harrapatu baino lehen.
“Malleus” filman, Beak burezurreko traumatismoa du, senarra hil zitzaion atentatu batetik bizirik atera ondoren. Bere burua konpontzen saiatzen den bitartean, astiro ikusten du bere etxea hutsik, zerga-biltzaileak sartu eta atera dabiltzan bitartean, bere gauzak eta hildako senarrarenak eramaten.
Atal honetan ere Estatuko bi estreinaldi ikusi ahal izango dira: Gabriel Foster zuzendariaren “The Bystanders” (Erresuma Batua) eta “Dark Girls” (Espainia).
“The Bystanders” (2022, E.B, Gabriel Foster) komedia bitxia da, ikusleen munduan girotua: hilezkor ikusezinek beren giza subjektuak zaintzen dituzte eta beren bizitzetan esku hartzen dute. “Dark Girls” (2022, ESP, Allan J. Arcal, Toni O. Prats, Bel Armenteros, Carlos Marbán) beldurrezko antologia bat da, historialari batzuk dakartzana, Nicole, Chloe, Eva, Lucy eta Auroraren bitartez kontatuak, kanpamendu beldurgarriro desberdin bateko kideak, dibertitzeko modu berezi bat eskaintzen dutenak.
Sail honetan, Luis Tinocoren “La Paradoja de Antares” pelikulak ere parte hartuko du, eta berak aurkeztuko du Jaialdian film luze hau. Erlojuaren aurkako lasterketa batean, Alexandrak hurrengo orduak nola igaro aukeratu beharko du: familia-drama kritiko bati aurre eginez edo gizateriaren galdera garrantzitsuenetako bati erantzuten saiatuz.
IKUSPEGI FANTÁSTIKO Sailean Nazioarteko film hauek ere hartzen dute parte: “Voyages en têtes étrangères” (2022, FRA, Antonio Amaral); “Para entrar a vivir” (2022, ESP, Pablo Aragüés Marta Cabrera); eta “Matando el tiempo” (2022, ESP, Norberto Ramos).
2. aretoak FANTEKO MAISUAK ataleko proiekzioak ere hartuko ditu ditu, generoaren izen handien omenezko zikloa. Generoko hiru klasiko eztabaidaezin proiektatuko dira: Tobe Hooper-en “Lifeforce” eta Ridley Scott-en “Alien, El Octavo Pasajero” eta Dan O`Bannon-en “El Regreso de los Muertos Vivientes”. Hirurek Dan O`Bannon dute gidoilari, eta azkenekoan, gainera, zuzendaria da.
FANTek, halaber, hildako bi espainiar zinemagile gogoratuko ditu: Eugenio Martín gidoilari eta zinema zuzendaria, “Pánico en el Transiberiano” eta “Una Vela para el Diablo” filmekin; eta Agustín Villaronga, “Tras el Cristal” filmarekin.
Jaialdiak, halaber, Gizon Ikusezinaren mitoa, H. G. Wellsen eleberriko pertsonaia eta aurtengo FANTeko karteleko protagonista, duten beste film luze batzuk proiektatuko ditu, “FANT Ikusezina” izeneko sailean. Hala, honako film hauek ikusi ahal izango dira: : “El Hombre invisible vuelve” (1940, AEB, Joe May); “La mujer invisible” (1940, AEB, A. Edward Sutherland); “Memorias de un hombre invisible” (1992, AEB /FRA, John Carpenter); eta “El hombre sin sombra” (2000, AEB /ALE, Paul Verhoeven)
DOKUFANTen Diego López Fernándezen “[-REC] Terror sin pausa” ikusi ahal izango da eta Paco Plazarekin batera dokumentala aurkeztuko du Jaialdian. “[REC]” filmaren estreinaldia mugarri izan zen Estatuko zineman. Aretoetan estreinatu ondoren, publikoaren eta kritikaren arrakasta azkarra izan zuen, sari ugari jaso zituen eta hiru sekuela eta Estatu Batuetako ‘remake’ bat zituen saga baten jaiotza izan zen. Orain, hamabost urte geroago, lehen atalaren sorrera eta eragina erakusten du dokumental honek, fenomeno zinematografiko oso baten ondorio izan zena.
EMANALDI BEREZIAK
FANTek, halaber, generoko beste bi klasiko berpiztuko ditu, ikusleek pantaila handian berriro gozatzeko aukera izan dezaten.
Hala, publikoak Paco Plaza (2023ko OHOREZKO FANT Saria) eta Jaume Balagueroren (2021eko OHOREZKO FANT Saria) “[REC]” filma berriskutera gonbidatzen du; eta William Friedkinen “El Exorcista”, aurten 50 urte bete dituena.
PALMARESA ETA EPAIMAHAIA
FANTek maiatzaren 13an emango du saritutako titulu guztien berri, bere Palmaresaren aurkezpenarekin. Palmares hori Jaialdiko epaimahaiak hautatuko du, eta aurten, Sail Ofizialean, honako hauek osatuko dute: Ernesto del Río, ZINEBI (2000-2017) eta Bilbao Bizkaia Film Commission (2006-2017) zuzendaria; Iratxe Fresneda, UPV/EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio Saileko irakaslea eta “Irrintziaren Oihartzunak” (2016), “Lurralde Hotzak-Cold Lands” (2018) eta “Tetuán” (2022) tituluen zuzendaria; eta Marta Medina, zinema kritikaria, gidoilaria eta laburmetraiegilea.
Ikuspegi Fantastikoa sailerako, epaimahaia Alaitz Arenzana Zinegoakeko egungo zuzendari artistikoak, Javier Echániz gidoilariak eta Susana Miravalles gidoilari, zuzendari eta muntatzaileak osatzen dute.
Saritutako titulu nagusiak maiatzaren 13an, larunbata, izango dira BBK Aretoan (18: 00etan IKUSPEGI FANTASTIKOA SAILEKO PALMARESA eta 20:00etan SAIL OFIZIALEKO PALMARESA.
SARRERAK ETA BONOAK
-
Inaugurazio saiorako eta euskal film laburren saiorako sarrerak erosi ahal izango dira gaurtik aurrera Campos Antzokian, 5 euroren truke, eta amaierako galarako eta BBK Aretoko palmaresaren proiekzioetarako prezio berean.
-
Azkuna Zentroko Auditorioan eta Gólem – Alhóndiga zinemetako 1. aretoan programatutako emanaldietarako sarrerak ere salgai egongo dira gaurtik aurrera, 5 euroren truke.
-
Sarrera horiek 4 €balioko dute FAS Zine Klubaren, Azkuna Zentroaren, El Correo-ren harpidedunaren edo Campos Eliseos Klubaren txartelak izanez gero.
-
Era berean, 35 euroko bonu bat jarriko da salgai. Bonu horrek Azkuna Zentroko Auditorioan eta Golem 1. aretoan emango diren 10 proiekzioetarako sarbidea emango du (gune bakoitzeko leihatiletan trukatu ondoren), baita euskal film laburren inaugurazio-saioa eta proiekzioa ere Campos Antzokian, eta amaierako saioa eta palmaresen proiekzioak BBK Aretoan. Golem zinemetan prentsarako goizeko proiekzioak ikusteko aukera ere emango du. Abonua gaurtik aurrera erosi ahal izango da jaialdiaren webgunean edo Golem Zinemetako leihatiletan maiatzaren 5etik aurrera.
-
Gólem Alhóndiga zinemetako 2. aretorako sarbidea doakoa izango da edukiera bete arte.
-
Esteka honetan dago eskuragarri Jaialdiko press kita.
SARE SOZIALAK:
#FANT29
fantbilbao.eus