EL CERRO DE LOS DIOSES
EL CERRO DE LOS DIOSES
2019 · Daniel M. Caneiro · Espaina – España - Spain · 77 min
Atala:
maiatzak 6 / 19:50etan Golem Alhóndiga (Sala 2)
El Cerro de los Dioses Faustoren mitoaren berrinterpretazioa da. Bertan, Paulak eta Pedrok, dokumental zuzendari bat eta bere ekoizlea, hainbat pertsonaia ezagun ikertuko dituzte. Horien artean daude Itziar Castro, Will Shephard eta Pau Escobar. ‘La Siega’ izenekora gonbidatu dituzte, Gaztela Mantxako herri txiki bateko ospakizunera, ikus-entzunezkoen munduan izan duten ibilbidea aintzatesteko. Paurekin, Itziarrekin eta Willekin batera, Paulak ikusten du kondaira iluna dagoela ‘La Siega’-ren inguruan, benetako asmoa omendutakoen arimak mendian bizi den antzinako Jainko bati eskaintzea baita, horrela euren ibilbideetan ospea eta arrakasta lortzeko.
Daniel M. Caneiro zuzendari eta gidoilari saritua da. Daniel etorkizun handiko zuzendari gisa aukeratu zuten Sitges-eko Nazioarteko Zinemaldi Fantastikoko Blood Red Carpet 2017 izenekoan. Duela denbora gutxi Onyx, los reyes del grial (2018) nazioarteko film luzearen bigarren erdia zuzendu du. Con la comida no se juega (2013) eta Alicia (2017) film laburrek nazioarteko 100 aukeraketa ofizial eta 20 sari baino gehiago dituzte. Zuzentzeaz gain, bere gidoiak direla eta, nazioarteko sari garrantzitsuak irabazi dituen gidoilari bikaina da eta Oaxaca Film Fest 2018 jaialdian Europako Talentu Onena izendatu zuten, Deviant film luze proiektuari esker
- Zuzendaria / Daniel M. Caneiro
- Gidoia / Daniel M. Caneiro, Borja Figuerola
- Ekoizpena / Luís Ferrón, Ricard Sales
- Musika / Maese César
- Montaketa / Guiu Vallvé
- Aktoreak / Paula Muñoz, Jaume Ulled, Itziar Castro, Carmen Muga, Mariam Bachir, Will Shephard, Jaime Adalid, Darko Peric, Iñigo Galiano, Christian Caner, Pau Escobar