12:45h - igandea maiatzak 5

Mujeres furiosas. El monstruo femenino en el audiovisual de terror

* Euskal Gidoigileen Elkartearekin elkarlanean
Jarduera Osagarriak
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao, Bastida Aretoa

Mujeres furiosas. El monstruo femenino en el audiovisual de terror liburuak emakumezko munstroaren irudikapena aztertzen du, inperfektutzat, zalantzazkotzat eta zaharkitutzat eta kontrolatu beharrezkotzat jotzen den gorputzaren debaluazioaren egungo testuinguruan. Gaur egungo beldurrezko ikus-entzunezkoan irudikatutako munstroek -gehiegizkoak, diziplinagabeak, okerrak- gorputzaren, boterearen eta feminitatearen artean dagoen tentsioa negoziatzen dute; botere hori, beste garai batzuen aldean, ez da sedukzioan edo sexu-erakargarritasunean oinarritzen, indarkerian baizik. Barbara Creedek (1993) aurkeztutako emakumezko munstroak ez bezala, gaur egungo munstro femeninoak ez ditu islatzen gizonek emakumeei buruz dituzten beldurrak; aitzitik, ikus-entzunezko izuan ugaritu diren zuzendari eta/edo gidoilariek genero zinematografikoko hitzarmenetan birkokatzen dituzte emakumeen gorputzeko eta norberaren esperientziak, emakumeen subjektibotasuna beren beldur, larritasun eta nahietatik islatzen duen zinema sortuz.

Liburuak hainbat monstrua mota aztertzen ditu: Ginger Snaps (J. Fawcett, 2000), Crudo (J. Ducournau, 2016), Titane (J. Ducournau, 2021), Una chica vuelve a casa sola de noche (L.A. Annipour, 2014), AHSren hirugarren denboraldia, Coven, eta The Babdook (J. Kent, 2014), besteak beste. Saiakera honek testu-analisiaren bidez ekiten dio ikerketari, eta horri hainbat ikuspegi gehitzen zaizkio, hala nola gorputzaren azterketak eta fenomenologia feminista.

Zuzendaritza
Zuzendaritza:Itxaso del Castillo Aira