17:30h - asteazkena maiatzak 8

UN HACHA PARA LA LUNA DE MIEL

Sala 2 Cines Golem – Alhóndiga
Iraupena:83 min
Jatorria:Espaina - Italia - Frantzia
Urtea:1970

Umetan amaren heriotza ikusi zuenetik, John Harrington oinazetan bizi da. Eszena gogoratuz, hiltzeko beharra sortzen zaio, amaren hiltzailea nor den jakin arte.

Zuzendaritza
Zuzendaritza:Mario Bava

Mario Bava San Remon jaio zen 1914ko uztailaren 31n, Eugenio Bava argazki-zuzendari, eskultore eta efektu berezietako aitzindariaren semea, Giallo zinemaren aitatzat hartzen da. Haren Seis mujeres para el asesino (1964) filma Italiako giallo generoko lehen lanetakotzat eta eragin handienekotzat hartzen da, eta jarraitu beharreko bidea ireki zuen Dario Argento edo Lucio Fulci zinemagileentzat, besteak beste. Bere lanik ezagunenen artean daude Las tres caras del miedo (1963), Terror en el espacio (1965), Operación miedo (1966), Un hacha para la luna de miel (1969), Cinco muñecas para la luna de agosto (1970), Roy Colt y Winchester Jack (1970), Four Times That Night (1971), Bahía de sangre (1971), Orgía de sangre (1972), eta Shock (1977). Mario Bava 1980ko apirilaren 27an hil zen, 65 urte zituela, bihotzekoak jota.

Ficha teknikoa
Gidoia :Santiago Moncada
Ekoizpena :Manuel Caño
Musika :Sante Romitelli
Montaketa :Soledad López
Aktoreak :Stephen Forsyth, Dagmar Lassander, Laura Betti, Jesús Puente, Femi Benussi, Antonia Mas, Luciano Pigozzi, Gérard Tichy, Verónica Llimerá