17:00h - osteguna maiatzak 9

NO ES BUENO QUE EL HOMBRE ESTÉ SOLO

Sala 1 Cines Golem – Alhóndiga
Iraupena:86 min
Jatorria:Espaina
Urtea:1973

Martin, benetakoa balitz bezala tratatzen duen panpina baten inguruan ametsezko eta fantasiazko mundua sortu duen gizon bakartia da. Egun batean, apurka-apurka Martinen etxea bereganatzen doan emakume bizilagunak aurkitu egingo du.

Zuzendaritza
Zuzendaritza:Pedro Olea

Bilbon jaioa, Pedro Oleak Ekonomia ikasketak hasi zituen, baina bere zinemarekiko pasioak, Madrilera eraman zuen Zinema Eskola Ofizialean (E.O.C.) ikastera. Bere ibilbideko lehen arrakasta El bosque del lobo (1970) bere hirugarren film luzearekin lortu zuen. 1974tik aurrera, harreman profesional emankorra hasi zuen José Frade ekoizlearekin, eta, besteak beste, Pim, pam, pum... ¡Fuego! (1975), edo Un hombre llamado flor de otoño (1978) proposamen interesgarriak filmatu zituen haren ekoiztetxearekin. Laurogeita hamarreko hamarkadan Espainiako zinemaren industrian finkatu zen, El día que nací yo (1991), hiru Goya sari irabazi zituen El maestro de esgrima (1992), Morirás en Chafarinas (1995) eta Más allá del jardín (1996) filmak eginez, besteak beste. 2000tik aurrera zinemagileak bere ohiko zuzendari lana produktore lanarekin tartekatzen du.

Ficha teknikoa
Gidoia :José Truchado, Pedro Olea, José Luis Garci, José Luis Martínez Mollá
Ekoizpena :Luis Méndez
Musika :Alfonso Santisteban
Montaketa :María Luisa Soriano
Aktoreak :Carmen Sevilla, José Luis López Vázquez, Máximo Valverde, Eduardo Fajardo, José Franco, Helga Liné, Lola Merino, Raquel Rodrigo, Betsabé Ruiz