Vera, odol-egarria kontrolatu ezin duen nerabea, depresioan murgilduta bizi da. Cruz bere aitaren laguntzarekin saiatzen da bere sen hilgarria baretzen. Bizi nahi ez duen eta amari eta gustuko duen mutilari erasotzeko beldur den alabaren eta aitaren arteko lotura emozionalaren hauskortasuna erakusten du filmak.
Julio Hernández Cordónek hezkuntza komunikazioa eta ondoren zinema ikasi zituen, baina autodidaktatzat du bere burua. Bi disko dendatan eta bi egunkaritako kultura sailean egin zuen lan, ezkutuko festak antolatu zituen hiru urtez, fanzine bat editatu zuen. Gidoi eta zuzendaritza tailerrak eman ditu Erdialdeko Amerikan, zinema garaikideko bi programa zuzendu, programatu eta ekoitzi ditu Guatemalan, bederatzi film idatzi, zuzendu eta ekoitzi ditu. Jaialdietan sariak irabazi ditu. “Los Beispistols” deitutako beisbol talde bat du, bizikleten bilduma egiten du, goizetan bizikletarekin atera eta hirian galtzen da, hamar urte dira autorik ez duela eta bere bizitza hobetu egin da. Ezagutzen dituen pertsonak espiatzen eta elkarrizketatzen ditu. Aita da.