Óscar Salazar (Barakaldo, 1979) Asociación Asturiana de Música de Cine elkarteko kidea da. Bere bizitzaren parte handia pantaila bati lotuta eman du, pijaman zegoen tipo batek hegan egin zezakeela lehen aldiz jakin zuenetik. Ondoren, irudiak azaltzen zituen musika eta horiek sortu zituzten liburuak iritsi ziren. Hiru gauzetako bakarrak ere ez du bazterrean utzi.
Óscar Soundtrack! aldizkariko korrespontsala izan da Espainian, kontzertuen kronikak argitaratu ditu BSOSpirit webgunean, eta Radio Bilbaok eta Arte Ederren Museoak antolatutako Alfabetoko irratipuinen epaimahaiko kide izan da. Irrati-kolaborazioen artean, Cadena SER katearen Hoy por Hoy Bilbao saioan eta dagoeneko desagertuta dagoen Uribe FMko La noche americana saioan hartu du parte, zinemako musikari buruzko atal banarekin.
Gaur egun, soinu-bandei buruz idazten du AsturScore weblogean, eta + Cine x Favor podcastean hartzen du parte. Gezurra badirudi ere, bere lehen eleberri laburra, Último baile en Gibralfaro, ez da genero fantastikokoa, beltza baizik, eta Malagan girotuta dago.