Euskal Herriko Unibertsitatean Gizarte Antropologia ikasi ondoren eta Buenos Airesen Zinema Zuzendaritza egin eta gero, Donostiako Arteleku arte zentroan zabaldu zuen prestakuntza hori, modu autodidaktan eta hiru urtez. Aguilar de Campooko Film Laburren Nazioarteko Jaialdiko zuzendaria izan zen bost urtez, eta lau urtez Artelekura lotutako MAPA Kolektiboko programatzailea. Azken hamarkadan, komisariotza-lanak egin ditu: “Mujeres/Maquinas/Fábricas” (2022 eta 2023), “Alicia D ‘Amico, una identidad en fuga” (Memoriaren Parkeko Museo Nazionala, 2022) “Imágenes secuenciadas” (Artegunea Kutxa Fundazioa, 2021), “Marcar. Signar. Notar” (Galeria Cibrian, 2020), “Mitominas. Narcisa Hirsch”, (C.C. Recoleta, Buenos Aires, 2016), “Mujeres sin Ley”, (Buenos Airesko Arte Garaikideko Museoa, 2016), “This is Just To Say”, (MACBA, Buenos Aires, 2014-2016). Horrekin batera. ondorengo film hauen zinema-ekoizpenean aritu da: Veneziako Mostrako Giornate degli Autorin egon zen eta SEMINCIko FIPRESCI Saria, Toulouseko Cinespaña Jaialdiko Zuzendaritza Onenaren Saria eta La-Roche-sur-Yon Jaialdiko Nouvelle Vagues Film Onenaren Saria lortu dituen Sobre todo de noche (2023), O Gemer (2020), Euria ari du aspaldi ez bezala (2019) eta Plata o mierda (NetWorking Zinebi 2022).
Alicia D ‘Amico artista argentinarrari buruzko El Cuerpo de la Mujer sin Sombra (2021) film esperimentala zuzendu du; Beatriz Ferreyra artista franko-argentinarrari buruzko Ferreyra, a Film Concrete (2021) Xabier Erkiziarekin batera; Paraíso, cerca (2021) fikziozko filma eta Ez-fikziozko lehen film luzea izan den Zarata (ZINEBI 2023 Gazte Epaimahaiaren Saria). Denboran urrunago, 2010ean, bi dokumental sail zuzendu zituen TVE2rako, Mover montañas eta La luz y el misterio de las catedrales.