Publikoak filma ikusi ahal izango du gaur 20:00etan Golem – Alhóndiga zinemetako 1. aretoan.
Film luzeak Jaialdiaren Sail Ofizialean parte hartzen du.

(Bilbo, 2023ko maiatzak 8).- Bilboko Udalak antolatzen duen FANT – Bilboko Zinemaldi Fantastikoak Jacques Molitor zuzendariaren “Wolfkin” film luzea proiektatuko du.

Justo Ezenarro, Jaialdiaren zuzendariak, eta Jacques Molitor, film luzearen zuzendariak, gaur goizean aurkeztu dute pelikula prentsaurreko batean.

Film honetan, Elaine ama ezkongabe da. Bere semea ezezaguna den zerbaitetan bihurtzen ari dela ikusita, haurraren aitaren familiaren laguntza bilatzen du, bere semearen etorkizunaren alde etsi-etsian borrokatzera behartuta egongo dela ikusi barik.

Jacques Molitor, Luxemburgon jaio zen eta zinema ikasketak egin ditu Belgikan eta Kalifornian. 2008an filmatu zuen bere lehen film labur profesionala, “With the Dust”. “Sweetheart Come” dokumentala, bere lehen film lkuzea, Namurreko Zinemaldian estreinatu zen 2012an. 2015ean fikziora egin zuen salto, “Mammejong” lanarekin, eta Belgikako “Coyotes” telesailaren lehen denboraldia zuzendu du ere.

Film luze hau GAUR ikusi ahal izango da Gólem – Alhóndiga Zinemetako 1 Aretoan 20:00etan eta SAIL OFIZIALEAN parte hartuko duten “Mount Chiak” (2023, KOR, Kim Sun-ung); “Melchior The Apothecary” (2022, EST, Elmo Nüganen); “No Dogs or Italians Allowed” (2022, FRA/IT/BEL/POR/SWI, Alain Ughetto); “Viejos” (2022, ESP, Raúl Cerezo & Fernando González Gómez);“The Visitor from The Future” (2022, FRA/BEL, François Descraques); “Fumar provoca tos” (2022, FRA, Quentin Dupieux); “Shin Ultraman” (2022, JP, Shinji Higuchi); “Huesera” (2022, MEX, Michelle Garza); “Vesper” (2022, FRA/LIT/BEL, Kristina Buozyte, Bruno Samper); “Emergency Declaration” (2022, KOR, Jae-rim Han); “The Roundup” (2022, KOR, Lee Sang-yong); “The Lake” (2022, TAI/AUS, Lee Thongkham, Aqing Xu); “Feed Me” (2022, R.U, Adam Leader, Richard Oakes); “Year of the Shark” (2022, FRA, Ludovic Boukherma, Zoran Boukherma); “Rubikon” (2022, AUS, Magdalena Lauritsch) eta “Eradication” (2022, EEUU, Daniel Byers) ere.

FANTen Sail Ofizialean parte hartzen duten 17 film luzeetako bat da, eta Film Luze Onenaren Saria (3.500 euro), Gidoi Onenaren Ohorezko Saria (Euskal Gidoilarien Elkarteak emandakoa) eta Zuzendaritza Berritzaileenaren Ohorezko Saria (FAS Zineklubak emandakoa) irabazteko aukera du.

FITXA TEKNIKOA
Zuzendaria: Jacques Molitor
Gidoia: Régine Abadia, Jacques Molitor, Magali Negroni
Produkzioa: Giles Chanial
Musika: Daniel Offerman
Muntaketa: Damien Keyeux
Antzezleak: Louise Manteau, Victor Dieu, MarjiaLeena Junker, Jules Werner, Marco Lorenzini, Myriam Muller, Yulia Chernyshkova

Press kit-a eskuragarri hemen.

SARE SOZIALAK:

BILBAO UDALA: YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM
BILBAO KULTURA: YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM
FANT YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM

#FANT29