THE BYSTANDERS
THE BYSTANDERS
2022 · Gabriel Foster Prior · UK · 94 min
Atala:
maiatzak 9 / 19:45etan Golem Alhóndiga (Sala 2)
Pete txapeldunorde izan zen Erresuma Batuko 15 urtez azpiko Xake Txapelketan, bere orain arteko lorpenik handiena. Ez du lagunik, ez neska-lagunik, ez familiarik, inork ez du faltan botako desagertzen bada. Hori dela eta, “Ikus-entzule” gisa errekrutatua izateko aukeratzen dute. Ikus-entzuleak aingeru zaindariak bezalakoak dira: giza subjektu bat behatzeko eginkizuna eman zaien hilezkor ikusezinak. Baina ez dute ez hegalik ez halorik, eta ez dira oso onak euren lanean. Batzuek egokitu zaizkien gizakiei laguntzeko erabiltzen dituzte euren botereak, beste batzuek zigortzeko, eta batzuk ez dira ezertaz arduratzen.
Gabriel Foster Priorrek ibilbide luzea egin du editore gisa. Bere lanen artean, besteak beste, Edinburgoko Zinemaldian estreinatu zen Lucid (2018), eta South By Southwesten estreinatu zen The Wall of Mexico (2019) filmak daude . Film laburrak zuzendu ditu, adibidez, James King BBCko zinema kritikariak “Bost minutuko dibertimendu” gisa deskribatu duen The Drunk (2016).
- Zuzendaria / Gabriel Foster Prior
- Gidoia / Gabriel Foster Prior.
- Ekoizpena / Gabriel Foster Prior.
- Musika / Foz Foster.
- Montaketa / Will Steer.
- Aktoreak / Emily Wyatt, Frank Harper, Lucy Pinder, David Schaal, Nick Helm, Ray Calleja, Adam Morse, Marek Larwood, Tom Clegg, Lauren Douglin, Sean Walsh.