EN ALGÚN LUGAR DEL TIEMPO (SOMEWHERE IN TIME)

1980 · Jeannot Szwarc · EE.UU. · 103 min

Atala:


maiatzak 10 / 17:40etan Golem Alhóndiga (Sala 2)

Sinopsia

Richard Collier antzezlan idazleak adineko emakume baten oparia jaso du, bere obretako bat antzeztu ondoren. Urte batzuk geroago, aspaldiko emakume aktore baten erretratuan hildako emakume zahar hura ezagutu duela iruditzen zaio. Richard erretratuko damaz maitemintzen da eta, hipnosiaren bidez, 1912ra doa emakume misteriotsu eta ederra ezagutzera eta konkistatzera.

Jeannot Szwarc

Harvardeko Unibertsitatean graduatutako zinema zuzendari eta gidoilari frantsesa. Telebistako saioak ere ekoitzi ditu. Parisen jaio zen eta 60ko hamarkadan Estatu Batuetako telebista kateetarako lanean hasi zen. Bertan, Ironside, El virginiano, Colombo edo Kojak telesailetako zenbait kapitulu zuzendu zituen. Zineman egin zituen lanen artean El bicho (1975), Tiburón 2 (1978), En algún lugar del tiempo (1980), edo Supergirl (1984) daude. Smallville, Ally McBeal, Fringe, Castle, Bones edo Anatomía de Grey telesailetako atal ugari ere zuzendu ditu.

  • Zuzendaria / Jeannot Szwarc
  • Gidoia / Richard Matheson
  • Ekoizpena / Stephen Deutsch, Ray Stark, Steve Bickel
  • Musika / John Barry
  • Montaketa / Jeff Gourson
  • Aktoreak / Christopher Reeve, Jane Seymour, Christopher Plummer, Teresa Wright, Bill Erwin, George Voskovec, Susan French, John Alvin, Eddra Gale