FANT MAISUAK

JORDI GRAU

Bartzelonan jaio zen 1930ean eta Madrilen hil zen joan den abenduaren 26an. Bere lan ibilbidea zuzendaritza laguntzaile gisa hasi ondoren, lehenengo filma 1962an egin zuen, Noche de verano. Bere karrerak hainbat lanekin jarraitu zuen El espontaneo (1964), Acteón (1965), Una historia de amor (1966), Chicas de club (1972) edo La trastienda, besteak beste, trantsizioko lehenengo biluzi integrala izan zuen lehenengo filma, hain zuzen ere. Baina fantasiazko eta beldurrezko zine zaleek bi lan hauengatik gogoratuko dute batez ere: Ceremonia sangrienta (1973) eta erabateko klasikoa den No profanar el sueño de los muertos (1974).

NICOLAS ROEG

Londresen jaio zen 1928an eta hiri berean hil zen joan den azaroan. Lan ibilbidea argazki zuzendari gisa hasi zuen eta lan hori egin zuen Lawrence de Arabia (1962) filmaren bigarren unitatean. Hori dela eta, David Leanek Doctor Zhivago filmaren argazkigintza nagusiaz arduratzeko aukeratu zuen, sorkuntzari buruz zuzendariarekin izandako desadostasunen ondorioz azkenean ordeztu zuten arren. Lanpostu horretan egin zuen ibilbide laburrean La máscara de la muerte roja (Roger Corman) eta Farenheit 451 (François Truffaut) daude. Lehenengo zuzendari lana 1968an egin zuen, Performance, Donald Cammell-ekin batera. Une horretatik aurrera hainbat lan etorri ziren, Walkabout (1970), Amenaza en la sombra (1973), El hombre que cayó a la tierra (1976), Contratiempo (1979), Eureka (1983) edo La maldición de las brujas (1990) lan garrantzitsuak, besteak beste.

LARRY COHEN

Larry Cohen 1941ean jaio zen Kingstonen, New York iparraldean dagoen hiri txikian. Oso gazte zenean, bere familia hirira joan zen eta zinean espezializatu zen New Yorkeko City College historikoan, 1963an graduatuz. Bere ibilbidea telebistako estudioetan hasi zuen arren, ezagunagoa da aurrekontu txikiarekin egin zituen beldurrezko filmengatik, gizarte arloko kritika zorrotzak eta ezinbestekoak diren ezusteak eta barreak dituztenak. Bere lanetako batzuk hauek dira: Guerra en Harlem (1973), Estoy vivo (1974), In-Natural (1985) edo Regreso a Salem’s Lot (1987). Oso leku garrantzitsua bete zuen 1970eko hamarkadako “Blaxploitation” filmetan. Bere ibilbidean, aurrerago, gidoilari preziatua bilakatu zen eta Última llamada (2002), Cellular (2004) eta Captivity (2007) filmetan hartu zuen parte. Joan den martxoan hil zen Los Angelesen.


Don T Look Now
Ceremonia Sangrienta
The Man Who Fell To Earth
IN Natural The Stuff
La Maldición De Las Brujas
No Profanar El Sueño De Los Muertos Cartel