Apirilak 24 – Astelehena
SALA BBK

Apirilak 25, Asteartea
SALA BBK

Apirilak 26, Asteazkena
BIBLIOTECA BIDEBARRIETA

Apirilak 27, Osteguna
SALA BBK

Apirilak 28, Ostirala
GUGGENHEIM

 

18:00
SITGES TOUR
THE AUTOPSY OF JANE DOE  
2016 | UK/USA | 86′
André Øvredal
Subtitulación bilingüe

18:00
SITGES TOUR
BEFORE I WAKE
2016 | USA | 97′ 
Mike Flanagan

    19:30
Charla de Tony Abad
Conferencia sobre Robocop
(Paul Verhoeven)

18:00
ALWAYS SHINE
2016 | USA | 85′ 
Sophia Takal

 
 

20:00
SITGES TOUR
SHIN GODZILLA
2016 | JAP | 120′
Hideaki Anno, Shinji Higuchi

20:00
SITGES TOUR
TRAIN TO BUSAN
2016 | KOR | 118′
Yeon Sang-ho
Subtitulación bilingüe

20:00
THE GIRL WITH ALL THE GIFTS
2016 | UK/USA | 111′ 
Colm McCarthy 

20:00
GIRL ASLEEP
2016 | AUS | 77′ 
Rosemary Myers

         

22:00
ART AFTER DARK
DJ: Carlos Bayona

Fant Pre A3 Web

 

Fant Pre 115x160mm Cuadriptico Web 02

 

Tarjeton Alejandropalomas 90x210mm

LA AUTOPSIA DE JANE DOE (THE AUTOPSY OF JANE DOE)

2016, André Øvredal, Reino Unido – EE.UU., 86 min.

Apirilak 24 – Astelehena SALA BBK 18:00

Identifikatu gabeko neska gazte baten gorpua agertu da Virginiako herri txiki batean. Gorputegian, bi forentseek oso ebidentzia fisiko bitxiak hautemango dituzte berehala. Zehaztasun metodikoz, autopsiak gorpuaren atzean ezkutuan dauden sekretuak agerian jarriko ditu eta indar diaboliko sobrenaturalak askatuko ditu. Horien kontra borrokatu beharko dira.      

SHIN GODZILLA (SHIN GOJIRA)

2016, Hideaki Anno & Shinji Higuchi, Japón, 120 min.

Apirilak 24 – Astelehena SALA BBK 20:00

Godzilla, gizakiarentzat gaindiezina den indar suntsitzailea, gaur egungo Tokion berpiztuko da, berriro ere zibilizazioa erasotzeko. Oraindik ere hondamendi naturalaren ondorioak jasaten ari den herrialdeak Godzillak eragindako izua jasango du bat-batean. Heriotzak eta etsipenak suntsitutako Japoniak erronka horri aurre egiteko indarra aurkitu beharko du.        

SOMNIA. DENTRO DE TUS SUEÑOS (BEFORE I WAKE)

2016, Mike Flanagan, EE.UU, 97 min.

Apirilak 25, Asteartea SALA BBK 18:00

Jessiek eta Markek, Cody, lo egiteko orduan izutu egiten den umea, adoptatzea erabaki dute. Hasieran, fobia horren jatorria mutilaren iragan traumatikoan dagoela uste dute. Baina denbora asko igaro orduko egiaz jabetuko dira: Codyren ametsak errealitatean proiektatzen dira eta, sarri askotan, gauzatzen dena amesgaizto ikaragarriak eta hilkorrak dira. Familia salbatzeko,Jessiek eta Markek umearen ametsen atzean zer ezkutatzen den aurkitu beharko dute.  

TRAIN TO BUSAN (BUSANHAENG)

2016, Yeon Sang-ho, Corea del Sur, 118 min.

Apirilak 25, Asteartea SALA BBK 20:00

Agerraldi biral misteriotsuak larrialdi egoeran jarriko du Korea. Sok-woo eta Soo-ahn alaba, Seul eta izurritearen aurrean arrakastaz defendatzen ari den Busan lotzen dituen abiadura handiko trenera igoko dira. Baina abiatzen ari diren une berean, zonbiek geltokia inbaditu eta tren gidaria eta beste asko hilko dituzte. Gidaririk gabe doan trenak Busanerako bidean gehieneko abiadura lortzen duen bitartean, bidaiariak euren biziaren alde borrokatu beharko dira trenera igotzea lortu duten zonbien kontra.

ALWAYS SHINE

2016, Sophia Takal, EE.UU., 85 min..

Apirilak 27, Osteguna SALA BBK 18:00

Anna eta Beth antzezleak dira. Eta adiskideak. Edo ziren, gutxienez. Izan ere, Hegoaldeko Bigen atseden egun batzuk hartzea erabaki dute, elkarrekiko inbidiaz betetako epealdiaren ondoren. Leku horretan, euren arteko adiskidetasunaren benetako izaera azaleratzeaz gain, bakoitzaren nortasuna ere zalantzan jarriko da.        

MELANIE. THE GIRL WITH ALL THE GIFTS

2016, Colm McCarthy, Reino Unido – EE.UU., 111 min.

Apirilak 27, Osteguna SALA BBK 20:00

Gertuko etorkizuna. Gizateria suntsituta dago, biktimak haragijale errukigabeak bilakatzen dituen gaixotasun kutsagarriaren ondorioz. Ume talde txiki bat da gaixotasunaren ondorioen aurrean salbu dagoela dirudien bakarra. Landa inguruko Ingalaterrako base militar batean ume horiek aztertuko dira, kutsatuta egonda ere zer pentsatzen eta sentitzen duten jakiteko, horrela sendatzeko modua lortzeko. Melanie besteengandik nabarmentzen den oso neskato berezia da. Denbora asko igaro orduko bere eta giza arrazaren etorkizuna eskuetan izango du.

LA CHICA DORMIDA (GIRL ASLEEP)

2016, Rosemary Myers, Australia, 77 min.

Apirilak 28, Ostirala GUGGENHEIM 20:00

70eko hamarkadaren amaiera. Eta haurtzaroaren amaiera Gretarentzat, ikastetxe berrira heltzeaz gain, hamabost urte betetzear eta xalotasuna galtzear ere badagoelako. Ama, alabaren adiskide (eta etsai) guztiak gonbidatuko dituen festa prestatzen ari den bitartean, Gretak gero eta nabarmenago nabaritzen du guztien jazarpena: ahizpa nagusiarena, ikaskide guztiena eta baita bere adiskide bakarra de Elliott galtzailearena ere. Orduan, festaren erdian, musika kutxa magikoa irekiko da, eta Gretak bere inkontzientearen basora egingo du ihes… bertan haurtzaroko mamuekin eta heldu egitearen beldurrekin elkartzeko. Bizirik irautea lortuko al du?

ROBOCOP, PAUL VERHOEVEN. 30 URTE GEROAGO… FANTASIAZKOA ALA ZIENTZIA FIKZIOA

Apirilak 26, Asteazkena BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, 20:00

Robocop filmak 30 urte beteko ditu 2017an. Verhoevenen filma, Fantasiazko zinearen eta Zientzia Fikzioaren artean dauden muga gorabeheratsuak, beti ere marrazteko oso zailak direnak, bereizteko adibide bikaina da. Izan ere, zinean sarritan nahastu egiten diren bi genero dira.

ART AFTER DARK: CARLOS BAYONA

Apirilak 28, Ostirala GUGGENHAIM 22:00

Carlos Garcia Bayonak (Carlos Bayona DJ, Monosexy DJ, MNSXY DJ) bere burua poparen eta elektronikaren arteko arlo guztietako batasunaren freak gisa definitzea atsegin du. Bere aitak eta arreba nagusi biek poparekiko zuten grina, Beatles edo Police taldeen klasizismotik 80ko hamarkadako irrati-formulako berehalako popera, eta bere anaia bikiak, Juan Antonio Bayona zine zuzendariak, soinu bandekiko zuen pasioa ikusita, erraz irudika dezakegu Carlos hazi zen musika background hura. DJ gisa Espainia osora heldu da, eta atzerrira ere joan da. Bertan, azpimarragarriak dira M’Era Luna eta Zillo (Alemania) jaialdietan eskainitako saioak, eta baita Coliseum (Berlin) eta Kulturefabrik (Kreffeld) guneetan eskainitakoak ere. Espainian, kabina garrantzitsuenetatik igaro da, eta Sónar (2014), 080 Barcelona, Cambrilrock, Palmfest… jaialdietan hartu du parte, besteak beste. Horrez gain, oso ekitaldi garrantzitsuetan jarri du bere musika, Bacardi, Martini edo Renault markek, batzuk aipatzeagatik, antolatutakoetan edo Sitgeseko Zinemaldian, besteak beste. La Bien Querida, OBK, De/Vision, Love Of Lesbian eta Delafé y las Flores Azulesen mailako artistentzako bir-nahasketak ere prestatu ditu.

*Sarrera DOAN eserlekuak bete arte
* Proiekzio bertsio orijinalean azpitituloekin

 

PROIEKZIOAK: Doako sarrera leku guztiak bete arte. Aurretik txartela hartu behar da lehiatilan.
SALA BBK / GUGGENHEIM MUSEOA: Txartelak eskuragarri apirilaren 10etik