THE SPY GONE NORTH (GONGJAK) Atal Ofiziala
THE SPY GONE NORTH (GONGJAK)
2018 · Jong-bin Yoon · Hego Korea - Corea del Sur – South Korea · 137 min
Atala: Atal Ofiziala
maiatzak 8 / 22:15etan Golem Alhóndiga (Sala 1)
1993an, Korean, Gerra Hotzak jarraitzen duen herrialde bakarrean, arma nuklearren inguruko tentsioak gora doaz. Seok-young Park-i, “Black Venus” ezizena duen Hego Koreako inteligentzia militarrean ari den armadako komandanteari, Ipar Koreako instalazio nuklearretan sartzeko misioa aginduko diote. Seok-young-ek Ipar Korearekin lankidetzan aritzeko proiektu batean lanean ari den Hego Koreako enpresa gizonarena egingo du eta basea Beijingen duen Ipar Koreako goi mailako funtzionario talde batengana hurbilduko da. Urte luzez lan egin ondoren, Seok-young-ek, azkenean, Ipar Koreako goi mailaren konfiantza lortuko du. Baina mugaren bi aldeetako gorabehera politikoak bere lorpenak pikutara bidaltzekotan daude.
Busanen jaio zen 1979an. Zinean lizentziatua Chung-Ang-eko Unibertsitatean, etorkizun onenetakoa duen Koreako zinegileetako bat da. The Unforgiven (2005), Beastie Boys (2008) eta Nameless Gangster (2012) zuzendu ditu.
- Zuzendaria / Jong-bin Yoon
- Gidoia / Jong-bin Yoon, Sung-hui Kwon
- Ekoizpena / Jae-Duk Han, Su-Ran Kuk, Sang-bum Son
- Musika / Yeong-wook Jo
- Montaketa / Jae-beom Kim, Sang-beom Kim
- Aktoreak / Jung-min Hwang, Sung-min Lee, Jin-Woong Cho, Ji-Hoon Ju, Seung-ik Baek, Ji-Heon Cha, Yong Chae