The Chain

THE CHAIN

2019 · David Martín Porras · Espaina – España – Spain / AEB - EE.UU. - USA · 101 min

Atala: Atal Ofiziala


maiatzak 8 / 10:00 · maiatzak 8 / 20:00etan Golem Alhóndiga (Sala 1)

Sinopsia

Mikek, bere aitaren gaixotasun neurologiko bera duela jakiten duenean, bere biziari amaiera ematea erabaki du, aitak bezala ez amaitzeko. Horretarako, lagundutako norbere buruaz hiltze kate batean sartuko da, beti ere arau batean oinarrituta: hil nahi baduzu, lehenengo beste norbait hil behar duzu.

David Martín Porras

Salamancan jaio zen 1982an. Bartzelonan Ikus-Entzunezko Komunikazioan lizentziatu eta Pedro Almodóvarren ekoiztetxean (El Deseo) lan egin ondoren, Davidek Zine Zuzendaritza Masterra lortu zuen Los Angeleseko Kaliforniako Unibertsitatean (UCLA) 2010ean. Sari asko lortu dituzten bere film laburren artean Ida y vuelta, La viuda eta Inside the Box daude. Lehenengo film luzea 2011n zuzendu zuen, Stealing Summers, eta 2017an Unwritten Obsession TV moviea zuzendu zuen Estatu Batuetako Lifetime katerako. Bere lana nazioarteko 100 jaialdi baino gehiagotan aukeratu da, 60 sari baino gehiago lortu ditu eta Film Labur Onenaren Goya sarietarako izendapena lortu zuen 2016an.

  • Zuzendaria / David Martín Porras
  • Gidoia / David Martín Porras, Andrés Rosende
  • Ekoizpena / Elisa Lleras
  • Musika / Arnau Bataller
  • Montaketa / Frank Gutiérrez
  • Aktoreak / Madeline Zima, Adrienne Barbeau, Jamie Clayton, Dey Young, Ray Wise, John Patrick Amedori, Kim Johnston Ulrich, Neus Asensi