PIERCING Atal Ofiziala
PIERCING
2018 · Nicolas Pesce · AEB - EE. UU. - USA · 81 min
Atala: Atal Ofiziala
maiatzak 5 / 18:00etan Azkuna Zentroa Auditorioa
Reedek agurreko musua eman dizkie emazteari eta ume jaio berriari, dirudienez negozio bidaia izango denera abiatu aurretik. Baina arropak eraman beharrean hilketarako kit bat darama. Dena zehaztasun osoz planifikatu du: hotel batean erregistratuko da, emakume laguntzaileak eskaintzen dituen zerbitzu batera deitu eta prostituta bat hilko du. Hori izango da besteak hiltzeko duen inpultsutik aske geratzeko modu bakarra. Baina Reeden planak ezin zuen Jackie aurreikusi, bere gelara heldu den prostituta limurtzaile eta misteriotsua. Ezusteko gertakizuna ematen denean, Reed eta Jackie katuaren eta saguaren joko zirraragarrian murgilduko dira. Jackiek bere asmoak ezagutu al ditu? Joko arraroa baino ez ote da? Ala elkar maitemintzen ari dira? Gauak aurrera egin ahala, Reed kontrola galtzen hasi da. Gaua amaitu aurretik, amesgaizto sutsua sortuko da, eta bikoteak odolez zigilatuko du bere lotura.
Nicolasek New Yorkeko Unibertsitateko Tisch Arte Eskolan ikasi zuen eta Brooklynen bizi da une honetan. The Eyes of My Mother bere lehenengo film luzea da eta FANT24an proiektatu zen. Horren aurretik egin dituen lanen artean musika bideoak eta artista askoren zuzeneko emanaldiak daude. 2013an, animaziozko serie bat egin zuen Malcolm MacDowellekin, J.K. Simmonsekin eta Colin Quinnekin.
- Zuzendaria / Nicolas Pesce
- Gidoia / Ryü Murakami, Nicolas Pesce
- Ekoizpena / Antonio Campos, Josh Mond, Jacob Wasserman, Schuyler Weiss
- Montaketa / Sofia Subercaseaux
- Aktoreak / Christopher Abbott, Mia Wasikowska, Laia Costa, Olivia Bond, Maria Dizzia, Marin Ireland, Dakota Lustick, Wendell Pierce