Peripheral

PERIPHERAL

2019 · Paul Hyett · Erresuma Batua – Reino Unido - UK · 85 min

Atala: Atal Ofiziala


maiatzak 8 / 18:00etan Golem Alhóndiga (Sala 1)

Sinopsia

Bobbi Johnson bere bigarren eleberriari aurre egin behar dion literaturako sentsazio gaztea da. Editoreak edizio adimentsuko software berria erabili dezan konbentzitu du eta, horren ondoren, liburua berak bakarrik idaztea erabaki duen adimen artifizial baten aurrean ikusiko du bere burua. Makinak bere lana manipulatu ahala, Bobbi konturatuko da berak uste baino askoz ere modu ilunagoan dagoela kontrolatuta.

Paul Hyett

Paul Hyett Erresuma Batuan jaio zen eta bertan egiten du lan. Ezaguna da makillajeko artista izan delako 65 film baino gehiagotan, efektu bereziak egin dituelako beste 17tan, The Seasoning House (2012) eta Howl: Aullido (2015) filmak egin dituelako eta Doomsday: El Día del Juicio (2008), Tequila Express (2002) eta I Zombie: The Chronicles of Pain (1998) filmetan antzezle gisa aritu delako.

  • Zuzendaria / Paul Hyett
  • Gidoia / Dan Schaffer
  • Ekoizpena / Bill Kenwright, Craig Tuohy
  • Musika / Si Begg
  • Montaketa / Agnieszka Liggett, Barry Moen
  • Aktoreak / Hannah Arterton, Tom Conti, Rosie Day, Jenny Seagrove, Elliot James Langridge, Connor Byrne, Belinda Stewart-Wilson