NUCLEAR

2019 · Catherine Linstrum · Erresuma Batua – Reino Unido – UK · 92 min

Atala:


azaroak 11 / 15:00etan Azkuna (Sala 1)

Sinopsia

Neskato batek eta bere amak neskatoaren nebaren eraso bortitzetik ihes egiten
dute. Bertan behera utzitako zentral nuklearraren itzalpean aurkituko dute
babeslekua, eta errealitatea eta errealitate eza elkarren kontra jartzen diren linbora
heldu direla ikusiko dute. Eta neba indarkeriazko ekintzarekin jarraitzeko itzultzen
denean, neska gazteak bere mamuei eta erruari aurre egin beharko die, apurtuta
dagoen familiatik askatzeko.

Catherine Linstrum

Catherine Linstrum idazlea eta zine zuzendaria da. BBC katearentzat dokumental
zuzendari gisa lan egin aurretik akademiko lanetan hasi zuen bere ibilbidea.
Dreaming of Joseph Lees (1999), The Counting House (2007) eta California Dreamin’
(Endless) (2007) film luzeen gidoiak idatzi ditu. The Black Dog (1999), Nadger (2010)
eta Things Fall from the Sky (2016) film laburrak ere zuzendu ditu. Gaur egun, zenbait
proiektu ari da gauzatzen zine eta telebistarako.

  • Zuzendaria / Catherine Linstrum
  • Gidoia / Catherine Linstrum, David-John Newman
  • Ekoizpena / Stella Nwimo
  • Musika / Stephen McKeon
  • Montaketa / Stephen Boucher
  • Aktoreak / Emilia Jones, Sienna Guillory, Oliver Coopersmith, George MacKay, Noriko Sakura, Steven Waddington