Lords Of Chaos 1600x900 C Default

LORDS OF CHAOS

2018 · Jonas Åkerlund · Erresuma Batua – Reino Unido – UK /Suedia - Suecia – Sweden / Norvegia - Noruega - Norway · 117 min

Atala: Atal Ofiziala


maiatzak 7 / 22:15etan Golem Alhóndiga (Sala 1)

Sinopsia

Oslo, 1987: Euronymous, 17 urteko gaztea, Eskandinaviako bere jaioterri idilikotik ihes egiteko eta MAYHEM bere bandarekin “Norvegiako benetako black metala” sortzeko prest dago. Bera bezain fanatikoak diren Dead eta Varg gazteekin elkartu da. Musika iraultzaren tontorrean daudela sinetsita, taldea are eta gehiago murgiltzen da iluntasunean, black metalak gaizkia zabaltzeko duen dogmari jarraituz.

Jonas Åkerlund

Jonas Åkerlund nazioartean aintzatetsia eta hainbat sari lortu dituen bideo musikal, publizitateko spot, dokumental, antzerkiko ikuskizun eta film luze zuzendari suediarra da. Arte zalea, Jonasek ahalegina egiten du artearen munduko alderdi eta baliabide guztiak aztertzen. Bideo musikalak berrasmatu ditu eta horien estetika bisuala filmetara darama, estilo lirikoa errealismoarekin uztartuz. 1983tik 1984ra, Suediako black metaleko Bathory taldeko kide izan zen. Zinean egin dituen lanen artean, Matt Lucas, Billy Crystal eta Johnny Knoxville protagonista diren Small Apartments (2012), eta Dennis Quaid eta Zhang Ziyi protagonista diren Los jinetes del Apocalipsis (2009) daude.

  • Zuzendaria / Jonas Åkerlund
  • Gidoia / Jonas Åkerlund, Dennis Magnusson
  • Ekoizpena / Jack Arbuthnott, Jim Czarnecki, Kwesi Dickson, Danny Gabai, Erik Gordon, Ko Mori
  • Musika / Sigur Rós
  • Montaketa / Rickard Krantz
  • Aktoreak / Rory Culkin, Emory Cohen, Jack Kilmer, Sky Ferreira, Valter Skarsgård, Anthony De La Torre, Jonathan Barnwell, Sam Coleman