LAVA

2019 · Ayar Blasco · Argentina · 67 min

Atala:


azaroak 8 / 16:15etan Golem Alhóndiga (Sala 2)

Sinopsia

Lazarok eta Anibalek punk banda independentea dute, eta dagoeneko hirugarren diskoa
kaleratu duten arren, ez du oihartzun handirik lortu. Hau da, ez du inolako oihartzunik lortu.
Hori guztia aldatu egingo da Dylanek, underground rock-eko mega izarrak, haiekin bat egitea
erabakitzen duenean, bihotza txikitu dion maitasun istorio tragikotik ihes egin nahian.
Déborak, bitartean, tatuaje denda txiki bat du, eta oso ona da bere lanean, baina ez du
bizitza sentimental konstantea, edo gutxienez koherentea, osatzea lortzen. Anibal bandako
bateria jotzaile potolotxoa atsegin al du? Dylan izarra berriro liluratzea lortuko al du? Eta zer
gertatzen da Lazaro bere lagun Nadiaren mutil lagunarekin? Eta Nadia berarekin?

Ayar Blasco

Buenos Airesen jaio zen 1975ean. Animatzailea, zuzendaria, ekoizlea eta historieta egilea da.
Juan Antinekin batera, Mercano, el marciano marrazki bizidun telesaila eta izen bereko film
luzea sortu zituen. El sol (2009) filmak aipamen bat jaso zuen Mar del Platako Nazioarteko
Zinema Jaialdian.

  • Zuzendaria / Ayar Blasco
  • Gidoia / Ayar Blasco, Nicolás Britos, Salvador Sanz
  • Ekoizpena / Florencia Franco, Jimena Monteoliva
  • Musika / Emisor