INNER GHOSTS

2018 · Paulo Leite · Portugal / Brasil – Brazil · 89 min

Atala: Atal Ofiziala


maiatzak 6 / 10:00 · maiatzak 6 / 20:00etan Golem Alhóndiga (Sala 1)

Sinopsia

Helen, burmuineko gaixotasun endekapenezkoak, Alzheimerra besteak beste, tratatzeko terapia iraultzailea garatu gura duen ikerlaria da. Bere teoriak probatzeko, proba kognitiboak egin behar ditu mamuengan: burmuin fisikorik eduki behar barik, itxuraz jardun eta gogoratu dezaketen izakiak dira. Helenek bere probak jasotzeko prest agertzen diren mamu onak bizi diren apartamentua aurkitu du. Izakiek hildakoekin komunikatzeko aukera ematen duen gailu baten diseinua eskaintzen diote, Helen betidanik ezagutu izan duen deabru bat aurrez-aurre aurkitzera eramango duten zenbait gertakari sorraraziz. Hainbeste urte igaro eta gero, bi etsai azken aldiz elkarren aurka aritzear daude, mehatxua oraindik bero dagoen platerra dela erakutsiz. Baina, askoz gehiago gertatzen da!

Paulo Leite

Paulo Leite Recifen, Brasilen, jaio zen. Beldurrezko zinearen jarraitzaile sutsua umetatik, ESTC (Lisboako Zine Eskola) ospetsuan ikasi zuen eta Portugaleko eta Frantziako filmen, telebistako saioen eta publizitatearen ekoizpen lanetan aritu da. Inner Ghosts bere lehenengo filma den arren, Paulok beldurrezko hainbat proiektu ditu martxan, koekoizpeneko Frontières merkaturako aukeratua izan den Through the Eyes of a Child barne dela.

  • Zuzendaria / Paulo Leite
  • Gidoia / Paulo Leite
  • Ekoizpena / Paulo Leite, Gabriel Augusto
  • Musika / Miguel Cordeiro
  • Montaketa / Miguel Sales Lopes
  • Aktoreak / Celia Williams, Elizabeth Bochmann, Iris Cayatte, Norman MacCallum, Amanda Booth, Patricia Godinho, João Blümel, Inês Sá Frias