IN NATURAL (THE STUFF)

1985 · Larry Cohen · AEB - EE. UU. - USA · 87 min

Atala: FANT MAISUAK


maiatzak 2 / 18:00etan

Sinopsia

Meatzari talde batek lurretik irteten den gai zuri misteriotsu baina oso gozoa aurkitzen duenean, enpresa talde batek materia itsaskor eta adiktiboa postre gisa komertzializatuko du.

Larry Cohen

Larry Cohen 1941ean jaio zen Kingstonen, New York iparraldean dagoen hiri txikian. Oso gazte zenean, bere familia hirira joan zen eta zinean espezializatu zen New Yorkeko City College historikoan, 1963an graduatuz. Bere ibilbidea telebistako estudioetan hasi zuen arren, ezagunagoa da aurrekontu txikiarekin egin zituen beldurrezko filmengatik, gizarte arloko kritika zorrotzak eta ezinbestekoak diren ezusteak eta barreak dituztenak. Bere lanetako batzuk hauek dira: Guerra en Harlem (1973), Estoy vivo (1974), In-Natural (1985) edo Regreso a Salem’s Lot (1987). Oso leku garrantzitsua bete zuen 1970eko hamarkadako “Blaxploitation” filmetan. Bere ibilbidean, aurrerago, gidoilari preziatua bilakatu zen eta Última llamada (2002), Cellular (2004) eta Captivity (2007) filmetan hartu zuen parte. Joan den martxoan hil zen Los Angelesen.

  • Zuzendaria / Larry Cohen
  • Gidoia / Larry Cohen
  • Ekoizpena / Paul Kurta
  • Musika / Anthony Guefen
  • Montaketa / Armond Lebowitz
  • Aktoreak / Michael Moriarty, Andrea Marcovicci, Garrett Morris, Paul Sorvino, Scott Bloom, Danny Aiello, Patrick O’Neal, James Dixon, Alexander Scourby