House Of Sweat And Tears

HOUSE OF SWEAT AND TEARS (CASA DE SUDOR Y LÁGRIMAS)

2018 · Sonia Escolano · Espaina – España - Spain · 104 min

Atala: IKUSPEGI FANTASTIKOA


maiatzak 8 / 19:50etan Golem Alhóndiga (Sala 2)

Sinopsia

Ella, erlijio sekta bateko liderra, pertsona talde baten burua da. Guztiak elkarrekin bizi dira leku klaustrofobiko batean. Pertsonaia misteriotsu baten iritsierak dena aldatuko du.

Sonia Escolano

1980ko abenduan Alacanten jaiotako zine zuzendaria. 1996an Madrilera joan zen, giza zientziak ikastera. 2005ean Sadrac González film labur egilearekin elkartu zen zuzendari gisa, El señor Cuello-largo proiektua gauzatzeko. Industriako hainbat arlotan aurrera eraman duen ibilbideak Julietas (2006), Cedric (2006), Invisible Old People (2009) lanekin izan zuen jarraipena eta, Sadrac Gonzálezekin berriro ere, Myna se va (2009) film luzea egin zuen. Horrez gain, literaturaren arloan, zenbait poesia eta saiakera sari irabazi ditu eta umeentzako antzerki irakasle ere izan da zenbait urtez. Sonia, Federico García Lorcaren lanetan espezializatuta dagoen “Rotos y descosidos” antzerki taldearen zuzendaria ere bada. Talde horren barruan, opera abeslariak antzezpenean prestatzen ditu.

  • Zuzendaria / Sonia Escolano
  • Gidoia / Sonia Escolano
  • Ekoizpena / Paco González, Sadrac González-Perellón
  • Montaketa / Rubén Domínguez
  • Aktoreak / Eudfald Font, Haydée Lysander, Pablo Suárez, Adrián Portillo, Pablo Macho, Alzira Gómez, Nati Ribé, Paula Mateu