109 Frame1 H0US3

H0US3

2018 · Manolo Munguía · Espaina – España - Spain · 105 min

Atala: IKUSPEGI FANTASTIKOA


maiatzak 5 / 22:00etan Golem Alhóndiga (Sala 2)

Sinopsia

Informatikoz osatutako aspaldiko talde bat asteburua igarotzeko geratu da, ikusi barik hainbat urte igaro ondoren, mendi erdian dagoen landa etxe batean afaltzeko eta elkar ikusteko. Afarian zehar, horietako batek, Interneten dagoen artxibo sekretuenetako bat deszifratu duela aitortu eta barruan zer aurkitu duen erakusten die besteei. Aurkikuntzaren aurrean, bakoitzak duen erreakzioa desberdina izango da, ezusteko gatazka sortuz. Bertan, erabaki azkarrak hartu behar dituzte, eta ez dira beti euren gustukoak.

Manolo Munguía

Telekomunikazio Ingeniaritza ikasketak egin zituen Santanderren eta Zine Zuzendaritzakoak Bartzelonan. Film labur ugaritan hartu du parte Argazki Zuzendari gisa: Colmillos de Felpa (2012) edo Envidia (2013). Nazioarteko zinemaldietan parte hartu duten bi film labur ere zuzendu ditu, Gow (2014) eta Rota (2014). H0us3 da zuzendari gisa egin duen lehenengo film luzea.

  • Zuzendaria / Manolo Munguía
  • Gidoia / Sergio Martínez, Manolo Munguia
  • Ekoizpena / Sergio Martínez, Manolo Munguia
  • Musika / Abel Jazz
  • Montaketa / Sergio Martínez
  • Aktoreak / Rubén Serrano, Roc Esquius, Miriam Tortosa, Anna Bertran, Mariona Tena, Bernat Mestre, Diana Roig, Víctor Gómez, Cristina Raya