GHOSTLAND

2018 · Pascal Laugier · Frantzia – Francia – France / Kanada - Canada · 91 min

Atala: Atal Ofiziala


maiatzak 7 / 16:15etan Golem Alhóndiga (Sala 1)

Sinopsia

Izeba hil ondoren, Paulinek eta bi alabek etxe bat jasoko dute oinordetzan. Baina lehenengo gauean, hiltzaile batzuk etxean sartuko dira eta Pauline alabak salbatzeko borrokatu beharko da. Tragedia horrek trauma eragingo du familia osoan, baina alabetako bakoitzarengan eragin berezia, eta desberdina, izango du. Amesgaizto horren ondoren, bien izaerak are gehiago urrunduko dira. Beth beldurrezko literaturan espezializatutako idazle ospetsu bilakatuko da eta Vera paranoia hauskorrean murgilduko da. Hamasei urte geroago, familia etxean elkartuko da. Orduan gauza arraroak gertatzen hasiko dira…

Pascal Laugier

2004an El Internado lanarekin zinean debutatu zuen zuzendari eta gidoilari frantsesa. Martyrs (2008) bigarren film luzeak Europako beldurrezko zine berriaren izen propio bilakatu zuen. 2012an El hombre de las sombras aurkeztu zuen.

  • Zuzendaria / Pascal Laugier
  • Gidoia / Pascal Laugier
  • Ekoizpena / Ian Dimerman, Scott Kennedy, Jean-Charles Levy, Nicolas Manuel, Clément Miserez, Brendon Sawatzky, Sami Tesfazghi, Matthieu Warter
  • Musika / Todd Bryanton
  • Montaketa / Todd Bryanton Dev Singh
  • Aktoreak / Crystal Reed, Mylène Farmer, Anastasia Phillips, Emilia Jones, Taylor Hickson, Kevin Power, Rob Archer