EL INCREIBLE FINDE MENGUANTE

2019 · Jon Mikel Caballero · Espaina - España - Spain · 93 min

Atala: Atal Ofiziala


maiatzak 5 / 10:00 · maiatzak 5 / 20:00etan Azkuna Zentroa Auditorioa

Sinopsia

Albak 30 urte bete berri ditu eta asteburu bat igaro behar du landa turismoko etxe batean lagunekin. Bere jairako planek porrot egingo dute Pablo mutil lagunak uzten duenean. Orduan, Alba denboraren bukle batean harrapatuta geratuko da, asteburuko gertakariak behin eta berriro errepikatuko baitira. Baina zerbait desberdina da, errepikapen bakarra aurrekoa baino ordubete laburragoa da. Buklea bere arazoak konpontzeko aukera ala zigorra ote da? Zer gertatuko da denbora amaitzen denean? Zer gertatuko da dena behin betiko amaitzen denean?

Jon Mikel Caballero

Iruñean jaio zen 1985ean. Ikus-entzunezkoak ikasi zituen Nafarroako Unibertsitatean eta Zine Zuzendaritza Masterra ESCACen (Escuela Superior de Cine y Audiovisuales de Catalunya). Kike Maílloren laguntzaile gisa aritu zen Eva lanean eta J.A. Bayonaren laguntzaile izan zen Lo imposible filmean. Hibernation (2013) eta Cenizo (2016) lanek film laburren berrogeita hamabost sari eta hirurehun aukeraketa biltzen dituzte. Publizitatean, musika bideoetan eta telebistako gidoilari gisa ere egiten du lan.

  • Zuzendaria / Jon Mikel Caballero
  • Gidoia / Jon Mikel Caballero
  • Ekoizpena / Jon Mikel Caballero, Pedro de la Escalera, Belén Estevas-Guilmain
  • Musika / Luis Hernaiz
  • Montaketa / Miguel A. Trudu
  • Aktoreak / Iria del Río, Adam Quintero, Nadia de Santiago, Adrián Expósito, Jimmy Castro, Irene Ruiz, Luis Tosar